2012 / 02 / 02
Thinking Football: futbola eta berdintasuna
Datorren astelehenean, otsailak 13, Thinking Football futbola eta gizartearen gaineko topaketa zikloaren bigarren saioa egin da BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19).

‘Futbola eta berdintasuna’ izenburupean, matxismoa, arrazakeria eta homofobiaren arazoen aurka futbolak gizarte-borrokan duen garrantziaz gogoeta egin da.

John Amaechik (NBA-ren jokalari ohia eta kirol mailan homofobiaren aurka egin duen borrokagatik Britaniar Inperioko Ofiziala izendatu berri duten sikologoa), Hans Bondek (genero eta kirolaren gaietan aditua den idazle daniarra) eta Nerea Onaindiak (Athletic Cluben jokalari ohia) gai hauei buruz hitz egin dute. Ibon Zubiaur (Filosofian Doktorea eta Municheko Cervantes Institutoko Zuzendaria) izan da mahai-inguruaren moderatzailea.

Topaketa 19:00etan hasi da sarrera librearekin.