2012 / 02 / 23
Dena prest San Mamesen jokatzeko
Dena prest dago Athletic Club- FC Lokomotiv UEFA Leagueko 32ko Faseko itzuliko partidarako (19:00, San Mames; Cuatro).

Otsailaren 23an, ostegunean, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen bertan, Nodar Akhalkatsi UEFAko delegatu georgiarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste Pawel Gil poloniar epailea, Piotr Sadczuk eta Marcin Borkowski epaile laguntzaileak; Hubert Siejewicz eta Szymon Marciniak epaile laguntzaile osagarriak eta , Robert Malek laugarren epailea, denak ere poloniarrak, presente egon dira.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu eta atezainak grisez jantzita zelairatuko dira. Lokomotiv-en aldetik kamiseta urdina izango da, prakak eta galtzerdi zuriak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, kamiseta, praka eta galtzerdiak orlegi argiak jantziko dituzte.

FC Lokomotiv-en 150 jarraitzaileren presentzia espero da. Halaber, Athletic Club eta Lokomotiv-en agintarien arteko bazkari instituzionala ostegun honetan, otsailaren 23an, izango da 14:30etatik aurrera Ibaiganen.

Zeru garbia Bilbon, hozberoa 13 gradutakoa eta 19:00-21:00etarako 7 graduko tenperatura espero da.