2012 / 04 / 17
Espedizioa Lisboan dago
Athletic Clubeko espedizioa Lisboan dago apirilaren 19an, ostegunean, UEFA Europa Leagueko finalerdietako joaneko partidaSportng Clube de Portugalen aurka jokatzeko (Jose Alvalade, 21:05, Eriksson, C+1) Zurigorriek txarter hegaldia hartu dute 20:45ean, bi orduko atzerapenarekin, eta 21:00etan (Portugaleko orduan) Lisboako aireportura heldu dira.

Hortik klubeko autobusean hotelera abiatu dira. Josu Urrutia presidentea, Jokin Garatea, Jon Muñoz eta Ramon Alkorta batzakideak; eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendariak espedizio buru izan dira.

Zerua lainoturik dago Lisboan eta 14 graduko hozberoa dago.

Hegaldian 217 pertsonek bidaia egin dute, zale eta kazetariak haien artean.