2012 / 04 / 27
Letrak, futbola eta inguruak
Athletic Club Fundazioak, Foru Liburutegiarekin batera, 'Letrak eta futbola' zikloaren hirugarren edizioa antolatu du. 'Letrak, futbola eta inguruak' izenburupean, eta hiru hitzaldietan futbolak literaturarekin duen harremana aztertuko da, zinea, musika eta bertsolaritzaren bitartez.

Hiru saio izango dira maiatzaren 3, 7 eta 17an, honako gai eta partehartzaile hauekin:

* Maiatzaren 3an, ostegunean, 19:00etan: 'Futbola eta zinea', Carlos Marañon (Cinemaniaren zuzendaria eta 'Cine y fútbol' liburuaren egilea), Julian Lopez (aktorea) eta David Trueba (zine zuzendaria eta idazlea) hizlarien eskutik.

* Maiatzaren 7an, astelehenean, 19:00etan: 'Futbola!' bertsolaritza saioa futbola gaiarekin Andoni Egaña, Jon Maia, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeitiaren eskutik, Asier Altunaren aurkezpenaz.

* Maiatzaren 17an, ostegunean, 19:00etan: 'Futbola eta musika' Alejo Stivel (Tequilaren abeslaria eta musika ekoizlea), Gari (musikaria, Ertzainak taldearen abeslari ohia), Antonio Agredano (Deneuve taldearen kanta-idazlea eta baxu-jotzailea) eta Antonio Luque (Mr. Chinarro) hizlarien eskutik.

Hitzaldi guztiak doan izango dira, lekua agortu arte.

'Letrak eta Futbola' zikloak Carlton Hotelaren babesa dauka

“Foru iburutegia, Diputazio Kalea 7”