2012 / 04 / 29
Beharra garaile irten da La Romaredan
Real Zaragozak 2 Athletic Clubek 0


Athletic Clubek 2-0 galdu du Real Zaragozaren aurka. Oriolek lehen zatian banako jokaldian eta Apoñok bigarrenean faltaz egin dituzte etxekoen golak. Emaitza honen ostean europar postuak zailago daude eta etxekoek maila mantentzeko borrokari eusten diote.

Alderik negatiboena Herrerak eta Iturraspek ikusi dituzten txartel horiak izan dira, ezin izango baitute Real Madrilen aurka jokatu asteazkenean. Atsedenaldi behartu beraz, partidaz beteriko azken txanpa honetan. Gaurkoan, adibididez, europar finalerako txartela eskuratu zutenen titularren artean, Amorebieta, Javi Martinez Aurtenetxe, Susaeta, Llorente eta Muniain ez dira hasieratik zelairatu eta azken hiruak bigarrenean zelairatu dira.

Orain indarrak berreskuratu behar dira asteazkenean Real Madrilen aurka San Mamesen jokatzeko.