2012 / 05 / 02
Maiatzaren 3rako komunikazio ekitaldiak
Athletic Clubek honako komunikazio ekitaldiak deitu du maiatzaren 3rako, ostegunean.

Lehendabizikoa 11:00etan izango da Ibaiganen. Bertan, Juan Luis Fuentes eta Iraia Iturregi, emakumezkoen taldeko entrenatzailea eta jokalaria hurrenez hurren, prentsaurrekoa eskainiko dute , Athletic Club-FC Bartzelona maiatzaren 4an, ostiralean, Lezaman jokatuko den partidaren atarikoak aztertzeko.

Gure jokalariek urdingorriak mendean hartzen saiatuko dira eta, bide batez, Superliga eskuratzeko pauso bat eman.
Bigarren ekitaldia 18:00etatik aurrera burutuko da Lezaman eta Media Open Day izenekoa izango da, UEL-ko finala dela eta. Lan Saioa ateak irekita izango da eta ostean Marcelo Bielsa entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko du. Agerraldia amaituta, jokalariek prentsa aretoan, ondoko gelan eta pabilioian atondu den gune batean hedabideen eskariei jaramon egingo diete.