2012 / 05 / 07
Bukaresten euroametsa gauzatzeko
Euroametsa egia bihurtzeko asmoz espedizio zurigorria lau t’erdiak baino zertxobait lehenago abiatu da Bukaresterantz. Josu Urrutia presidentea, Javi Aldazabal, Xabier Perez Gaubeka, Yolanda Lazaro eta Jokin Garatea batzakideak buru izan dira; Joxe Anjel Iribar batzaren albokoa, Jose Mari Amorrortu eta Aitor Larrazabal kirol zuzendaritzako partaideekin batera.
Bidaia berberan guztira 580 pertsona abiatu dira, zale zurigorriak gehienak eta 39 kazetari barne.

Hiru ordu pasatxo beranduago Bukarestera heldu dira, 20:30ean bertoko ordua, eta zuzenean autobusez Crowne Plaza hotelera abiatu dira. Eguraldia ona da Bukaresten eta hozberoa 25 gradukoa.