2012 / 05 / 31
Bajak Basconian
Pedro Altamira, Ivan Franco, Aitor Gonzalez, Jon Larruskain, Aitor Villar, Iker Aspiazu (lagatua Zamudion) Joseba Alkuaz (lagatua Durangoko Culturalean) eta Mikel Goya jokalariek ez dute Basconian segituko. Azken honi pubiseko ebakuntza egin behar diotenez, Klubean segituko du lesioa sendatu bitartean.

Athletic Clubek bere engaiamendua eskertzen die eta onena opa die beren etorkizuneko kirol proiektuetan.

Halaber, Peio Agirreoa entrenatzaileak ez du Basconia entrenatzen segituko. Athletic Clubek aukera eskainiko dio bere organigraman segitzeko.