2012 / 07 / 07
Zure ametsetako partida itzultzen da
Inoiz Athletic Clubeko elastikoaz jantzita San Mamesen jokatzea amets egin duzu? Fundacion Athletic Club Fundazioak aukera eskaintzen dizu. Bete ezazu zure ametsa.

"Zure ametsetako partida" gure zalegoa omentzeko asmoz eratutako ekimena da eta Athletic Club Fundazioak antolatzen du.

Azken finean Athletic Clubeko zale talde bati ametsik handiena betetzeko aukera ematen zaio, hau da, Athletic Clubeko elastikoaz jantzita San Mamesen jokatzea!

Partida uztailaren 7an, larunbatean, jokatu da 11:00 orduetan. Bertan Athletic Clubeko zalez osaturiko taldea eta Athletic Club Fundazioaren enpresa liga selekzioaren taldeak jokatu dute.