Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

2011 / 05 / 20
Hauteskunde Batzordearen agiria
Bere egoitza den Ibaigane Jauregian, Mazarredo Zumarkalea 23, Bilboko Hiribilduan, bildu den Hauteskunde Batzordeak, dituen ahalmenen arabera eta hauteskunde prozesuaren bilakaera zuzena bermatzeko asmoz, beti ere Klubeko Estatutuen 72garren artikuluaren arabera, zera hau jakinarazi gura die Athletic Clubeko bazkideei:

1.- Hedabideen bitartez Presidentetza eta Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak osatzeko bermeak eskuratzeko balizko dokumentuen berri izan dela. Esaterako El Correo egunkariaN 2011ko maiatzaren 20aren edizioan, 70. orrialdea, Bizkaiko edizioa, jasotzen dena.

2.- Hauteskunde Batzordeak zera hau jakinarazi gura du: arestian aipaturiko agiriak zabaltzea Klubeko hauteskunde-arautegiaren urratze oso larria izan daitekeela, hauteskundeak deitu barik egonda eta, agi denez, hautagaiak aurkeztu barik ere, eta, gainera Hauteskunde Batzordeak ofizialki onartu duen modeloa ez delako.

3.- Presidentetza eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko hauteskunde prozesuari dagokionez, bazkideei gogorarazten zaie soilik Klubek argitaratutako inprimaki ofizialetan jasotako hautagaitzen bermeak baliozkoak izango direla. Bertan, sinaduraz gain, izen-abizenak, indarrean dagoen NAN, eta bazkide kodea agertu behar dira, hauteskunde prozesu bakoitzari dagokion Hauteskunde Batzordearen onarpenarekin.

4.- Hauteskunde Batzordeak bazkideei gogorarazten die Hauteskunde Batzordeak berak onartu duen eta Klubek argitaratu duen bestelako dokumentazioan edota Klubeko Estatutuetako 73. artikuluan zehazten diren epez kanpo aurkeztuko den edozein berme baliogabetzat hartuko dela.

Bilbon, 2011ko, maiatzaren 20an.

HAUTESKUNDE BATZORDEAK
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari