Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

2012 / 03 / 11
Sporting Huelvak 0 Athletic Clubek 4
SC Huelva: Lola; Elena, Sandra, Lorena (min. 79, Ana Serrano), Maite, Anita (min. 46, Esperanza), Virgy (min. 70, Andrea), Alharilla, Laura Jurado (min. 79, Leyre), Jenny eta Silvia.

Athletic Club: Ainhoa; Iraia, Ibarra (min. 71, Itsaso), Irene, Saioa; Flaviano, Olabarrieta; Guru (min. 50, I. Murua), Orueta, Nekane (min. 80, Arranz) eta Erika (min. 79, Beristain).

Epailea: Núñez Garcia; Rueda Roldán eta Sevilla Gómez bere laguntzaileak izan dira. Txartel horia atera die: Lorena, Erika eta Olabarrietari.

Golak:
0-1, min. 7, Guru; 0-2, min. 43, Erika. 0-3, min. 60, Orueta. 0-4, min. 82, Arranz.

Bestelakoak: 300 ikusle inguru, Huelvako Kirol-Hirian.

Nahiz eta lau gola sartu, Huelvako neurketa ez zen partida erreza izan. Zelaiaren neurriak ez ziren onenak futbolaz jolasteko. Lehendabiziko gol aukerak etxekoak izan ziren; dena den, Alharillaren jaurtiketak kanpora joan ziren. Zurigorriak ez ziren egon eroso zelai txiki horretan, baina Guruk, Lolaren irteera aprobetxatuz, lehendabiziko gola egin zuen. Etxekoek ez zuten amore eman nahi eta berdinketaren bila joan ziren, baina Athletic-eko atzelarien lana txapela kentzeko modukoa izan zen. 15. minutuan, Erikaren aukera heldu zen, baina bere jaurtiketa Lolak kornerrera bidali zuen. Atzedenaldira heldu baino bi minutu lehenago, zurigorrien bigarren gola heldu zen. Ibarrak falta bat atera zuen zelai erditik eta, arean zegoen nahas-mahasean, Erikaren burua agertu zen baloia sareetara bidaltzeko.

Bigarren zatian, Juan Luis Fuentesen neskak jaun eta jabe izan ziren berdegunean. Iruneren jaurtiketak zutoina jo zuen. Azkenean jokaldia kornerren bukatu zen eta jokaldi horretan epaileak penalti bat adierazi zuen zuen Athletic-en alde. Oruetak hartu zuen erabakia, baina bere jaurtiketa Lolak gelditu zuen, aldaratutako baloia Oruetak berak jaso zuen eta hirugarren gola lortu zuen.

Hiru golen abantaia eduki arren, tentsioa ez zen jaitsi eta Alharillak aukera garbi bat izan zuen gola sartzeko, baina Ainhoa agertu zen sekulako geldiketa eginez. Zurigorrien laugarren gola, Arranzek lortu zuen buruz. Denbora gutxi zeraman berdegunean, baina atzelaria han zegoen area barruan baloia Lolatik urrun bidaltzeko.

12:19 Hasi da partida

(07') GOOOOOOOOLA! 0-1. Guruk.
(43') GOOOOOOOOLA! 0-2. Erikak, buruz.

13:05 Atsedenaldia

(46') Aldaketa Sporting taldean: Esperanza, Anitaren ordez.
(50') Aldaketa Athletic Cluben. Irune Murua, Gururen ordez.
(60') GOOOOOOOOLA! 0-3. Arratek jaurti du penalti bat, Atezainak ondo, baina Arratek hartu du baloia, eta hirugarrena lortu du.
(65') Txartel horia Erikarentzat
(70') Aldaketa Sporting taldean: Andrea, Virgyren ordez.
(71') Aldaketa Athletic Cluben. Itsaso, Eli Ibarraren ordez.
(76') Txartel horia Amaia Olabarrietarentzat
(79') Aldaketa Athletic Cluben. Beristain, Erikaren ordez.
(79') Bi aldaketa Sporting taldean. Leyre eta Ana Serrano, Lorena eta Laura Juradoren ordez.
(80') Aldaketa Athletic Cluben. Arranz, Nekaneren ordez.
(82') GOOOOOOOOLA! 0-4 Arranzek, buruz.
14:07 Amaitu da partida
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 14 / 18 
 AurrekoaHurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari