Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

2012 / 04 / 08
Garaipena, etsai oso on baten aurka
Athletic Clubek 3 Rayok 1
Athletic: Ainhoa; Iraia, Irene, Saioa, Ibarra (min. 89, Gangoiti); Olabarrieta, Flaviano (min. 76, Itsaso); Guru (min.54, Murua), Orueta, Nekane (min. 83, Beristain) eta Erika.

Rayo: Alicia; P. Gudiel, Natalia (min. 85, Paloma), Saray, Jade, Jenni (min. 91, Fumi), Chini, Burgos, Ale (min. 91, Esther), Ana (min. 80, Uxue) eta Marta.

Arbitroa: Zubia Sauto, Ugarte eta Mijares bere lagutzaileak izan dira. Txartel horia atera dio Flavianori.

Golak: 1-0, min. 37, Nekane; 1-1, min. 57, Ale; 2-1, min. 72, Murua; 3-1, min. 86, Orueta, penaltiz.

Bestelakoak: 800 ikusle Lezaman.

Liga txapelketa aurrera doa eta Lezamako futbol zelaian gaur egon dena ez da talde matala izan. Iazko txapelduna eta hamaikakoan nazioarteko jokalariak. Hala eta guztiz ere, zurigorriek puntuak etxean utzi dituzte neurketa bukatzean. Athletic-eko golegileak Nekane, Murua eta Orueta izan dira. Kanpotarren gola, Alek sartu du 57. Minutuan.

Lehendabiziko minutuak bi taldeek baloiaren jabetza nahi izan dute. Athletic-en hamaikakoa Ibarra agertu da berriro, lesionatuta egon ondoren; Rayo Vallecano, laugarrena sailkapenean postu hori sendotu nahain etorri da Lezamara. Lehenengo aukerak Flavianoren jaurtiketak izan dira, 14 eta 21. minutuan. Kanpotarrek izan duten gol aukerarik onena, 32. minutuan izan da, Iraiari ganditu eta gero, baina baloia kanpora joan da gutxitik. Hiru minutu geroxeago, Nekaneren lehenengo abisua heldu zen, baina Aliciak geldiketa ona egin zion. 37. Minutuan, Ibarrak eta Oruetak baloia igo zuten ezker albotik, Olabarrieta sekulako lana egin zuen baloiaren jabe izateko eta pasea eman zion Nekaneri, atezaina driblatu ondoren sarera bidali zuen baloia.

Bigarren zatian, Athletic eroso zegoen markagailuarekin eta Madrildarrek ez zuten arriskua eraman Ainhoaren arearaino. Dena den, 57. minutuan, kanpotarren gola hendu zen, laguntzaileak bandera altxaturik zeukanean, zurigorrien ziurgabetasuna Alek aprobetxatu zuen, jaurtiketa gurutzatu batez berdinketa lortzeko.

Zurigorrien erantzuna laster hendu zen, Erikaren jaurtiketa batean, baina gutxitik kanpora joan zen. Ikusleen oihuek taldeari lagunarazi zioten neurketa aurrera ateratzeko eta zurigorrien minuturik onenak heldu ziren. 72. Minutuan, Nekanek jokaldi ona egin zuen eskuin albotik eta Oruetaren errematea Alicia urrundu ondoren, Muruari heldu zion eta aurrelariak bigarren gola lortu zuen. Epaileak gol bana baliogabetzen utzi eta gero, Erikari egindako penaltia erabakiorra izan zen zurigorrien garaipena sendotzeko. Oruetak, baloia hartu, etahirugarrina egin zion Rayori.

-------------

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Rayoren aurka: Ainhoa, J.Flaviano, Nekane, Iraia, Orueta, Olabarrieta, Ibarra, Erika, Saioa, Guru eta Irene.

Aulkian Andere, Arranz, Itsaso, I.Murua, Gangoiti, Paula eta Beristain egongo dira.

Rayo Vallecano: Alicia, P. Gudiel, Natalia, Saray, Jade, Jenni, Chini, Burgos, Ale, Ana eta Marta. Aulkian Estefi, Fumi, Esther, Uxue eta Paloma egongo dira.

Epailea Zubia Sauto izango da, eta Ugarte eta Mijares, laguntzaileak.

11:31. Hasi da partida.

(37') 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek.
(42') Txartel horia J.Flavianori.

ATSEDENALDIA

12:34. Hasi da bigarren zatia.
(54') Aldaketa: I.Murua Gururen ordez.
(57') 1-1. Alek.
(65') Erikaren jaurtiketa, gutxigatik kanpora.
(72') 2-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. I.Muruak.
(76') Aldaketa: Itsaso J.Flavianoren ordez.
(80') Aldaketa: Uxue Anaren ordez.
(83') Aldaketa: Beristain Nekaneren ordez.
(85') Aldaketa: Paloma Nataliaren ordez.
(86') 3-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Oruetak, penaltiz.
(89') Aldaketa: Gangoiti Ibarraren ordez.

AMAIERA
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 13 / 13 
 Aurrekoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari