Athletic Clubeko espedizioa Valentzian dago maiatzaren 13an, igandean, Ligako azken jardunaldia Levanteren aurka jokatzeko (Ciudad de Valencia, 20:00, Clos Gomez)
Zurigorriek txarter hegaldia hartu dute 17:15ean, eta ordubete beranduago Valentziako aireportura heldu dira.
Hortik klubeko autobusean The Westin Valencia hotelera abiatu dira. Josu Urrutia presidentea, Jokin Garatea eta Borja Lopez batzakideak espedizio buru izan dira.
Zerua lainoturik dago dago Valentzian, 29 graduko hozberoarekin. Zaleak aireportuan eta hotelean zain egon dira.