Azken berriak BERRIAK

2013KO EKAINAREN 20A, OSTEGUNA

2012 / 06 / 18
Bai Euskararik Joxe Angel Iribar omenduko du
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Joxe Anjel Iribar omenduko du ekainaren 18an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskalduna Jauregian ospatuko duen ekitaldi nagusian. Bertan Athletic Clubeko ordezkaritza instituzionala egongo da.

Hain zuzen, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendariak Bai Euskarari Laguna saria emango dio Joxe Anjel Iribar Athletic Clubeko atezain ohiari euskararen normalizazioaren alde urte guzti hauetan egindako lanagatik. Lehenengo bi edizioetan Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak eta Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusi ohiak jaso zuten Bai Euskarari Laguna saria.

Ekitaldi berean, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatuko ditu. Sarituak Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten entitateen artean aterako dira, eta aurreko bi edizioetan bezala, sarituak bi izango dira. Sari hauekin, Ziurtagiriaren Elkarteak bere bezeroek euskara enpresan txertatzeko helburuarekin aurrera eramandako ekintzak nabarmendu nahi ditu. Aurreko urtean, Refractarios Kelsen enpresak eta Tolosako Hirukide Ikastetxeak jaso zuten saria, eta lehenengo edizioan, berriz, JEZ Sistemas Ferroviarios enpresak eta IMH – Makina Erremintaren Institutuak jaso zuten.

Iragarkiaren aurkezpena

Ekitaldi nagusian Bai Euskarari Ziurtagiriak grabatu berri duen iragarkia aurkeztuko da. Iragarki berrian Ziurtagiridunak dira protagonista, eta haiengana jo da Bai Euskarari Ziurtagiriaren balio erantsia gizarteratzen lagun gaitzaten. Guztira, sektore ezberdinetan lanean ari diren eta Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten zazpi protagonisten hitzak jaso ditugu.

Iribarrek Bai Euskararen buletinean adierazpenak egin ditu: http://www.baieuskarari.org/noticiasBoletin.php?lang=eu&id=51
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank Nike

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Nike Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLIZITATEAERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari