Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 24A, OSTIRALA

2012 / 06 / 20
Lizasoren erakusketa Athletic Club Museoan
Jesus Lizaso (Barakaldo 1961), Lorenzo el Magnifico Urrezko dominaren azken irabazlea, eskultura modalitatean, Florentziako 2011ko Biurtekoan, ekainaren 20an, asteazkenean, Athletic Club Museoko harrera gelan, “Kuboz eta esferaz. Piru Gainzari omenaldia" erakusketa inauguratuko du.

Erakusketa honetan Lizasok 1999tik Basaurin egiten den Piru Gainza Nazioarteko Txapelketarako egindako lanak jarriko ditu ikusgai.

Lehenengoz, eta Piru Gainzari omenaldi gisa, artista zurigorri mitikoa inspirazio iturri hartuta txapelketa horretarako azken hamaika urte hauetan sortutako lanak erakutsiko ditu.

Erakusketa honetarako, Jesus Lizasok jatorrizko bi garaikur birdimentsionatu ditu, eta sormen lan hauen benetako izaera eskultorikoa agerian utzi nahian. Oleoek eta serigrafiek osatzen dute erakusketa, eta hauek ere agerian uzten dute artista honen egonezina, ez baitu nahikoa diziplina artistiko batekin.

Inaugurazio ekitaldi hau dela medio, Museoak bere ateak itxiko ditu asteazken arratsaldean. Ostegunetik aurrera ikusi ahal izango da erakusketa berri hau Athletic Club Museoan.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 11 / 20 
 AurrekoaHurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari