Iraia Iturregi, Erika Vazquez, Ainhoa Tirapu eta Elisabeth Ibarra jokalariek emakumezkoen futbolaren inguruko bilakaera proiektua jarriko dute martxan Etiopian, uztailaren 2tik 15era arte. Athletic Club Fundazioari esker, eta Etiopia-Utopia GKE-rekin batera, aipaturiko jokalariek lan saio zehatzak egingo dituzte Wukro herrian, bertako haurrentzat, helduentzat eta emakumezko eta gizonezko jokalarientzat zuzenduta.
Helburu bikoitza du ekimen honek; alde batetik, kirola egiteko eskubidea ez ezik, garapen-bidean dauden herrietako emakumearentzako aisia sarrera partizipatiboa ere aldarrikatu nahi da, eta aldi berean, bertako jokalari emakumeentzat erreferenteak ezarri nahi dira. Beste aldetik, Bizkaian eta, oro har Euskadin, boluntariotza solidarioa ere aldarrikatu nahi dute. Honekin lotuta, Etiopian egongo diren bitartean, blog bat zabalik izango dute hamabost egunetan lau jokalari hauek, Athletic Cluben jarraitzaile guztiekin Afrikan bizi izango duten eskarmentua partekatzeko argazkien, testuen eta bideoen bitartez.