Iratzargailuaren soinuak euripean esnatu gaitu. Futbol 5eko zelaia urez beterik dagoenez futbol 11ko zelaian egin dugu. Entrenamenduen egitura berbera da hiru multzoentzat. Beroketa jokoen bitartez hasteko, ariketak banako teknika lantzeko, ariketa tekniko-taktikoak eta partidatxo bat amaitzeko.
Lan saioa amaitzean entrenatzaileak indarra eta erresistentzia lantzeko ariketak eskatu dizkigu. Beraz, hurrengoan alde fisikoa lantzeko ariketak sartuko ditugu.
Abba Gebrek, misioan bizi diren hiru apaizetatik bat, Wukroko kirol batzordean karguduna, kirolaren zeremoniara gonbidatu gaitu. Bertan eskualdeko kirolaririk onenak eta bekak eta kirol arropa eman dizkiote. Gure harridurarako Etiopiako selekzioaren kamiseta bat oparitu digute, hitz atseginak eskaintzeaz gain.
Arratsaldean larunbatero egiten den jarduerarekin bat egin dugu. Hiltegiaren ondoan misioak utzitako landa batera abiatu gara. Hor hildako animalien hezurrak erretzen dira eta gero hauts bihurtzen dira harri batekin joz. Hautsa konposta egiteko erabiltzen da. Umeei gehien gustatzen zaiona da bidaia estalirik gabeko kotxe baten atzealdean egiten dela.