Athletic Clubeko espedizioa Grenoblen dago denboraldiaurreko lehen partida jokatzeko uztailaren 13an, Olympique Lyonnaisen aurka, 20:00etatik aurrera Alpeetako Estadioan. Zurigorrien txarter hegaldiaz irten dira 9:30ean eta ordubete beranduago Grenobleko aireportuan lurra hartu dute, ordu erdiko aurrerapenarekin.
Josu Urrutia presidentea, Izaskun Larrieta eta Jokin Garatea batzakideak, Joxe Anjel Iribar eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria izan dira 37 pertsonek osatzen dute espedizio buruak.
Grenoblen zerua garbi dago eta hogei graduko hozberoa da. Espedizioaren kideek 12:15ean bazkalduko dute.