Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

2012 / 07 / 16
Wukro, egun 6, entrenamendua eta trekking
Jarduera fisikoa izan da nagusi gaurkoan. Neskekin ordu eta erdiko entrenamenduaren ostean, hamabost laguntzaile inguru lau orduko trekkinga egin dugu zonaldeko mendietatik. Egia esateko, ibilbidea polita izan da oso, zailtasun apur bat zeukan arren. Ohikoa den legez, ume batzuk alboan izan ditugu. Ezinezkoa iruditzen zaigu zer nolako erraztasuna daukaten txankletekin edota oinutsik harrien gainetik ibiltzeko. Azkenean, tarte batez, pare bat bizkar gainean eraman behar izan dugu arnasa har zezaten, baina ikaragarria da duten indarra. Sei urteko umeak lau orduko trekking bat egiten eta txankletez horniturik.

Arratsaldean, nesketariko hiruk kafea palomitekin prestatu dute hor gauden hogei "forenyi"entzat (zuriak horrela izendatzen dituzte) Ordu bi inguru pasatu dugu "buna"-ren ohiko zeremoniarekin.

Afaldu ostean laguntzaileak zerbait hartzera joan gara herriko taberna batera. Gure artean dagoen giroa ona da oso, jende jatorrarekin egin dugu topo. Hori bai, arauak betez, 22:00etan etxean. Hemen ez da ongiegi ikusten jendea tabernetatik egotea ordu hori baino beranduago. Ordutegia bestelakoa da gurearekin alderatuz. Bertoko jendea bostetan jaikita dago, eguzkiaren eskutik, eta egunsentiarekin batera, goizeko seietan, orduak zenbatzen hasten dira. Eguneko orduak 6:00etatik 18:00etara dira (gure ordutegian) eta 18:00etatik 6:00etara. Hau da, gure 6:00ak euren 00:00ak dira. Halaber 13 hilabete daukate, hamabi hogeita hamar egunekoak eta beste bat bospasei egunekoa.

Irailaren 11an urte berria ospatzen dute eta gaur egun 2004an gaude.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 1 / 4 
 Hurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari