Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

2012 / 07 / 16
Wukro, egun 8
Jende askok Wukroko jokalarien mailaz galdetzen digu. Maila baxua da oso, tekniko, taktiko eta fisikoki. Hamahiru eta hemezortzi urte arteko neskak ditugu. Batzuei urteak jokatzen daramatzatela nabaritzen zaie, baina gehiengoa berandu hasi da eta ez dute gehiegi entrenatzen. Planteatzen ditugun ariketak errazak dira oso, bestela jarraikortasuna ezinezkoa litzateke. Jokoaren alderik oinarrizkoenak ulertzea kostatzen zaie eta horretaz hausnarketa egin eta gero, arazoetako bat etxebizitza gehienetan telebistarik ez dagoela izan daiteke. Gure kasuan txikitatik telebistan partida asko ikusteko aukera izan dugu eta, agi denez, munduko jokalarik onenak zuzenean ikusteko. Hauetariko askok ez du inoiz partidarik ikusi telebistan, batez ere ezinezkoa zaielako. Ez dute jokoa ondo ezagutzen eta ez da batere erraza ikastea partidarik inoiz kusi
gabe egonda.

Hiriko mutilak jokatzen ikus ditzakete, baina haiek ere hezi gabe daude. Wukroko kirol batzordearen xederik nagusiena zen ea jokalariek entrenamenduetan behar legezko motibazioa eta seriotasuna berenganatzea zen, eta lortzen ari garelakoan gaude. Ilusioz beterik ikusten zaie eta entrenatzaile batek e-posta eskatu digu sor daitezkeen zalantzak argitze aldera. Beraz, hori ere interesaturik dago. Gosaldu ostean korrika egitera irten gara berriro ere. Hamar urteko umea geneukan zain misioaren irteeran, harri baten gainean jesarrita, jakin badaki normalean irteten garela. Korrika egitea asko gustatzen zaio eta taldetxoan badaukagu eta, bide batez, itzultzaile lana egiten du. Gaurkoan birr bat topatu du lurrean eta, gorde beharrean, guri eskaini digu. Sinestezina da daukaten apurra partekatzeko duten joera.

Arratsaldean Santik eta Jasonek begiztatzen duten eskumuturrekoen tailerrean egon gara. Lan eskerga egiten ari dira bertoko bost neska-mutilekin, eskumuturrekoak egiten, gero espainiar Estatuan saltzeko. Zurigorriak enkargatu dizkiegu. Halaber pilotak egin ditugu malabarismoan erabiltzeko, puxika eta arearekin., tabernetan txapak batzeaz gainera, misiora etortzen diren umezurtzekin jolasteko.

Afaldu baino lehen espero ez genuen bisita izan dugu, Eli (dortoka erraldoia da) misiotik paseo ederra eskaini diguna.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 1 / 4 
 Hurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari