Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 25A, LARUNBATA

2012 / 07 / 16
Wukro, egun 9: Udako eskolara bisitaldia
Goizean, egunero entrenatu ondoren egiten dugun bezalaxe, taldeko guda-oihua egin dugu eta, horren truke, Wukroko jokalariek abesti bat, eta berari dagokion koreografia irakatsi digute. Ea ondo baino hobeto ikasten dugun geure taldekideei bueltan erakusteko.

Gosaldu eta gero, irakasleak lagundu ditugu Sant Maryn eskaintzen diren udako eskoletara. Ikasleak hiru multzotan banatzen dira, adinaren arabera. Gazteenak Leire eta Iratirekin daude, ertainak Blanca eta Amaiarekin eta nagusienak Tomas eta Argiņerekin. Ordutegia goizeko 9etatik 11ra doa eta eskoletan, nagusiki, ingelesa, matematika eta geografia ikasten dute. Misiora heltzen den eskola-materiala ez dago egokiturik. Adibide gisa, imajina ezazue zailtasuna ingelesaz inoiz ikusi ez den zerbait ikasteko, beharbada jatorrizko hizkuntzan esaten jakingo ez duzuna.

Bazkaria amaitzean Abba Melaku eta Abba Gebre hamabost boluntario eskatu dute eta arratsalde osoa mahiak eta aulkiak garraiatzen pasatu dugu, eta graduazioa ospatzeko erabiliko den aretoa apaintzen. Ekitaldi garrantzitsua da oso hiri honetan eta hiriko gazteek birretak eta togak alokatzen dituzte. Zuzenean ikusteko gonbitea jaso dugu. Beraz, aurrerantzean nolakoa izan den kontatuko dizuegu.

Eguna amaitzeko afalondoko filosofikoa izan dugu misioko adiskideekin.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 1 / 4 
 Hurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari