Athletic Clubeko lehen taldeak bere azken lan saioa burutu du Oporowska Stadiumean (Wroclaw) bertako Polish Masterseko bi partidak prestatzeko. Beroketa ariketak egin ondoren, presio lana landu da eta baloiarekin ariketak egin dituzte. Ostean hotelera itzuli dira bertan 21:30ean aldera afaltzeko.