Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 20A, ASTELEHENA

2012 / 08 / 09
Dena prest dago Koprivnican jokatzeko
Dena prest dago NK Slaven Belupo-Athletic Club UEFA Leagueko hirugarren sailkatze errondari dagokion itzuliko partidarako (18:45, Danny Desmond Makkelie –NED-, Gradski Stadion, ETB-1).

Abuztuaren 9an, ostegunean, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da Gradski Stadionean, Charles Grundie UEFAko delegatu irlandarraren agindupean. Bertan ere, epaileaz gain, eta besteak beste, Rob Vanden Ven eta Davie DFJG Goossens, epaile laguntzaileak eta Jeroen Sanders, laugarren epaile egon dira. Denak herbeheretakoak dira.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira eta ez da aldaketarik egongo joaneko partidarekin alderatuz. Gure aldetik lehen elastikoa eramango dugu, prakak eta galtzerdi beltzekin; atezainek elastiko eta praka grisez joango dira, galtzerdi gorriekin. Slavenen aldetik kamiseta, praka eta galtzerdi urdinak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, janzkera osoa horia izango da.

Zelaia beteko da eta hogeita hamar zale zurigorrien presentzia espero da. Oskarbi da Koprivnican eta 27 graduko hozberoa dago, partidaren ordurako espero den berbera.

Josu Urrutia presidenteak batzakideekin batera bazkari ofiziala egingo du Slaveneko ordezkariekin 15:00etatik aurrera.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 1 / 14 
 Hurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari