Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 22A, ASTEAZKENA

2012 / 08 / 19
Sport Mundi VIII. Edizioan, Athletic txapeldun
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 0
Athletic: Jone (min. 36, Ane); Iraia, Arranz (min. 45, Sandra), Orueta, Leire (min. 45, Patri); Silvia, Erika, Nekane (min. 45, Arene); Alazne (min. 36, Gurutze), Ibarra (min. 36 Eunate) eta Manu (min. 36, I. Murua).

Real Sociedad: Cristina (min. 36, Sokoa); Ane Bergara, Del Ama, Esti (min. 53, Eguzkiņe), Sandra (min. 53, Uxue), Zelaia, Idoia (min. 53, Ainhoa), Evelyn (min. 53, Ainara), Aintzane, Beristain (min. 53, Olatz) eta Itziar (min. 36, Itxaso).

Epailea: Jon Egileor

Golak: 1-0, min. 43, Gurutze, penaltiz; 2-0, min. 61, Erika

Athleticek 2-0 irabazi dio Errealari Sport Mundi Torneoaren finalean. Neurketa Hondarribian izan da eta zurigorrien golak, Gurutze, penaltiz eta Erika, buruz izan dira.

Lehenengo zatia, nahiz eta polita izan ikusleentzat golik gabe bukatu da. Gol aukerarik onenak zurigorriarenak izan dira. 4. minutuan Manuk eta Nekanek sekulako jokaldia egin zuten, baina Nekaneren jaurtiketa Cristinak gelditu zuen. Bi minutu beranduago Ibarrak trabatu izan zen area barruan, baina epaileak ez zuen penalti adierazi. Alaznek beste aukera izan zuen 15. minutuan.

Bigarren zatian zirigorrien golak heldu ziren. Juan luis fuentesen jokalariak baloiaren jabe izan ziren eta lehendabiziko aukera Irune muruarena izan zen, Sokoak baloia debideratu zuen. Minutu bat pasa ondoren arbitroak Athleticen aldeko penaltia adierazi zuen, eta Gurutzek ez zuen huts egin eta lehendabiziko gola lortu zuen. Errealaren gol aukerarik argiena Itxasorena izan zen falta jaurtiketa batean, baina baloia langetara bukatu zen. Zurigorrien bigarren gola Erikak egin zuen buruz, Gurutzek eskin albotik erdiratu zuen eta aurrelari nafartarrak, bere kalitatea erakutsiz, baloia sareetara bidali zuen.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 1 / 12 
 Hurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari