Irailaren 23an, igandean, berrogeita hamar urte bete dira Joxe Anjel Iribarrek Athletic Clubeko atean bere debuta egin zuenetik. Bitxia bada ere, gure lehen taldearen hurrengo aurkaria izango den Malagaren aurkako partida batean gertatu zen 1962eko irailaren 23an, La Rosaledan. Efemeridea dela eta, Athletic Clubek Txopori omenaldia egin dio Athletic Club-Malaga partidaren atarikoetan.