Athletic Clubeko lehen taldeak bere oporrak Valentzian maiatzaren 30ean jokatuko duen Ligako partidaren ostean hasiko ditu. Jarraian agertzen diren partiden datak eta ordutegiak behin-behinekoak dira eta egunak iristear daudenean osatuko eta baieztatuko dira.
Uztailak 6, astelehena: Azterketa medikoak Lezaman.
Uztailak 7tik 9ra, asteartetik ostegunera: Lan saioak Lezaman.
Uztailak 10, ostirala: Isla Canelara bidaia. Ostatua: Iberostar Isla Canela.
Uztailaren 11tik uztailaren 23ra: Lan saioak Isla Canelan.
Uztailak 16, osteguna: Guadiana Saria. Vila Real de Santo António (Portugal). Finalerdiak. Partehartzaileak Athletic Club, Benfica eta (baieztatzeke) Sevilla ala Lyongo Olympique eta portugaldar talde bat.
Uztailak 18, larunbata: Guadiana Saria. Vila Real de Santo António (Portugal). Finala ala hirugarren eta laugarren posturako.
Uztailak 23, asteazkena: Partida San Roque-Athletic Club.
Uztailak 24, ostirala: Bilbora itzuleko bidaia.
Uztailak 25, larunbata eta uztailak 26, igandea: Atseden egunak.
Uztailak 30, osteguna: UEFA Europa Leagueko Q3 kanporaketako joaneko partida. Arerioa uztailaren 17an Nyonen (Suitza) egingo den zozketan ezagutuko da.
Abuztuak 1, larunbata: Lan saioa Lezaman.
Abuztuak 2, igandea: Portugaleten lagunarteko partida Portugalete eta Sporting taldeekin.
Abuztuaren 3tik 5era: Lan saioak Lezaman.
Abuztuak 6, osteguna: UEFA Europa Leagueko Q3 kanporaketako itzuleko partida.
Abuztuaren 7tik abuztuaren 9ra: Lan saioak Lezaman.
Abuztuak 12, asteazkena: Lagunarteko partida Sporting-Athletic Club Luarcan (Asturies)
Abuztuak 16, igandea: Superkopako joaneko partida.
Abuztuak 20, osteguna: Balizko joaneko partida UEFA Europa Leagueko aurreko fasean.
Abuztuak 23, igandea: Superkopako itzuleko partida.
Abuztuak 27, osteguna: Balizko itzuleko partida UEFA Europa Leagueko aurreko fasean.
Abuztuak 30, igandea: Ligako lehendabiziko partida.
Irailak 2, asteazkena: Lagunarteko partida Sestaon.