Atheltic Clubek eta bere zaleek “itsasadarreko angula” jaso zuten. Harrotasun zurigorria.
Jose Angel Iribar “El Txopo”-k jaso zuen saria Clubaren ordezkari gisa, Itziar Lazkanok, Gurutze Beitiak eta Iñaki Astigarragak aurkeztutako ekitaldian. 700 pertsona inguru bertaratu ziren Campos Eliseos antzokian egindako festara.
“La ria del ocio” aldizkariak pasa den asteartean, maiatzak 15, ospatu zituen 25 urte Campos Eliseos antzokian, eta ospakizunean gonbidatu ugari bildu zituen, tartean hiriko pertsona ezagunak, esaterako Iñaki Azkuna alkatea bera eta zinegotziak, eta Bilboko kulturako, kiroleko eta gizarteko jendea.
Ekitaldian hamalau sari eman ziren guztira. Hauek izan ziren: Periódico Bilbao, (Iñaki Azkuna alkateak eman zuen eta bertako zuzendari Elena Puccinik jaso zuen), Virginia Berasategui (Enrique Thate eta Isidro Elexgarayren eskutik jaso zuen saria), Euskalduna jauregia (Jon Ortuzarrek jaso zuen ‘Angula’ Jon Ortuzar, Gonzalo Olabarriaren eskutik), Athletic eta bere zaelak (Jose Angel Iribar ‘El Txopo’k ederki ordezkatu zuen, eta José Antonio Nielfa, ‘La Otxoa’ren eskutik jaso zuen saria), BBK aretoa (‘Txirenitas’ paregabeen Gorka Martinezek eman zion saria), Txema Soria eta Jon Mujika kronistek, (Arturo Trueba La ria del ocio-ko zuzendariak berak eman zien ‘Angula’) Campos Antzokia, Radio Popular (‘La flor de la canela’ eta ‘La emoción del bacalao’ saioengatik jaso zuen saria, Iñaki Astigarragak eman eta Jose Iragorrik jaso zuen), Telebilbao, (Enrique Campos izan zen ordezkaria eta Arantza Ocioren eskutik jaso zuen saria) Kirmen Uribe, (Estatu Batuetatik iritsi berriak, Asier Muniategiren eskutik jaso zuen saria) Bilboko korala (Cecilio Gerrikabeitia buru zuela K-Toño Fraderen eskutik jaso zuen saria), Eusko Jaurlaritzako turismo irisgarrirako programa (Isabel Muela izan zen ordezkaria eta Jose Mari Amantesen eskutik jaso zuen saria) eta BOS (Itziar Urtasun zinegoztiak eman zion Ibon Aranbarriri).
Jaian hainbat emanaldi egon ziren: La Otxoa (Athletic-en “Isocarro” ospetsuan agertu zen eta “El Atheltic" edo “La baldosa" bezalako abesti ezagunak abestu zituen), Las txirenitas (BBK aretoari saria emateaz arduratu ziren eta euren dantza bereziarekin jaia alaitu zuten) edo Gurutze Beitia aktore eta aurkezleak interpretatutako “Lady Cotty” (Arturo Truebak, Javier Urquijok eta Iñaki Astigarragak bizitza ematen zioten La ria del ocioren lehen urteetako fikziozko kronista).
Ekitaldiaren ondoren koktel bat egin zen Teatro aretoan, 23:00etatik aurrera Cupula aretoan jarraitu zuen jaiak, eta animatuenek kopa batez gozatu ahal izan.
Festa hau ezingo litzatekeen egin honako hauen laguntzarik gabe: Bilboko Udala, Ur partzuergoa, Eusko Label, Iberdrola, Metro Bilbao, Bizkaiko Txakolina, Coca Cola, Lengendario, Schweppes, Absolut, Hendricks edo Campus antzokia bera.
20. urteurrenean sari banaketa Euskalduna zubiaren azpian egin zen eta orduko sarituak hogei pertsona ezagun izan ziren: Javier Urquijo, Alex de la Iglesia, Juan Bas, Boulevard, Unai Basurko, Arriaga Antzokia, Miguel Zugaza, Julen Guerrero, Jesus Mari Lazkano, Pedro Olea, Karraka, Durangoko Euskal Liburu eta diskoen azoka, El Consorcio, Ur partzuergoa, Bilboko metroa, Guggenheim, La Otxoa, Miriam Ocariz, Toti Martínez de Lezea eta Anne Igartiburu.