Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 26A, IGANDEA

2012 / 03 / 15
Dena prest Uniteden aurka jokatzeko
Martxoaren 15ean, ostegunean, eta ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen bertan, Johan van Kouterik UEFAko delegatu herbeheretarraren agindupean. Bertan ere, besteak beste, Suleyman Abay laugarren epaile turkiarra, presente egon da.

Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu eta atezainak grisez jantzita zelairatuko dira. Uniteden aldetik zerrenda urdin ilun eta beltzak dituen kamiseta; praka urdin ilunak eta galtzerdi zuriak eroango dituzte. Atezainei dagokienez, kamiseta, praka eta galtzerdi orlegiak jantziko dituzte.

Manchester Uniteden 1.600 jarraitzaileren presentzia espero da. Halaber, Athletic Club eta Uniteden agintarien arteko bazkari instituzionala ostegun honetan, martxoaren 15ean, izan da 14:00etatik aurrera Ibaiganen.

Eguzkia nagusi da Bilbon, hozberoa 21 gradutakoa eta 19:00-21:00etarako 17-14 graduko tenperatura espero da. Hiribilduaren txoko guztietan giro zurigorria nabaria da.
Testua:  txikiagoatxikiagoa
Menéame

  IRUDIZ IRUDI 1 / 24 
 Hurrengoa 
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari