Irailaren 18an Patxi Lopez lehendakariak bilera bat izan du Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentearekin, Euskadin gertatu zen gobernu aldaketaz geroztik erakunde biek egin duten lehen topaketa ofizialean, San Mameseko futbol zelai berria eraikitzeko proiektua aztertzeko.
Patxi Lopez lehendakariak Athletic Clubek San Mameseko futbol zelai berria eraikitzeko dituen planak gertutik ezagutu ditu. Horretarako eratuta dago jada San Mamés Barria E.M., bere helburu soziala zelaiaren finantziaketa, eraikuntza eta jabetza izanik. Bertan kluba, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK-k hartzen dute parte.
Garcia Macuak arestian aipatzen den elkarte mugatuan Eusko Jaurlaritza sartzeko aukera planteiatu dio Lopez lehendakariari, 55 milioi euroko ekarpenarekin. Kopuru bera ipiniko lituzkete BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Athletic Clubek 42 milioi euro ipiniko luke.
Garcia Macua presidenteak azaldu duenez, Elkartu Mugatu honen sorrera futbol Zelaia elkartearen jabegoa izatea suposatuko luke, bere kapital nagusia publikoa izanik, egun jada Euskadiko beste hainbat kirol instalazioetan gertatzen den legez, Anoeta, Mendizorrotzan edota Buesa Arenan esaterako.
Bere aldetik lehendakariak presidenteari planteaitu dio instalazio berriaren kudeaketa, ustiapena eta erabilera ere publikoak izan daitezelaren beharra, Eusko Jaurlaritzak eta gainerako instituzioek egingo duten inbertsioa hiritarren onerako izan dadin.
Proiektua aztertu eta gero eta lehendakariaren eskakizunak kontuan hartuta, biak bat etorri dira hasierako akordioa azaltzean, nahiz eta, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, ekarpenak egiteko proposatutako epea aurrekontuen beharren arabera moldatuko den estadioa 2018ko munduko txapelketarako prest egoteko.
Gainera, San Mames Barria E.M.ren eskutan kudeaketa eta ustiapena uzten dira, Athletic Clubek futbol zelaiaren erabilera kirol beharren arabera antolatuko duen. Horretaz aparte, San Mames Barria E.M.ren bazkideen artean adostuko diren ekimen iraunkorren bitarteko erabilgarritasun publikoa bultzatuko da.
Bilera honetan lortu den hasierako akordioa BBK-K, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak planteamendu hauekiko adostasunaren menpe dago.
Lopez lehendakaria eta Garcia Macua presidentearen iritziz, “proiektu hau ez da futbol zelai barri bat eraikitzea soilik. Honekin batera lanpostu barri asko sortuko dira eta Olabeaga auzoko zein San Mames inguruko gunearen hirigintza-birsorkuntza lortuko da ere” Euskal Herriko Unibertsitatearen instalazioen zabalpena ahalbideratuz ere berean, Bilboko errepide sarbideak hobetzeaz gainera. Ildo horretatik San Mames barria “Bilbo, Bizkaia eta Euskadira etorriko diren milaka bisitarien jomuga izango da”.