AKREDITAZIOAK
2013KO MAIATZAREN 19A, IGANDEA
ATHLETIC CLUBEKO PARTIDETARAKO AKREDITAZIOA NOLA LORTU?
Akreditazio eskaerak gauzatzeko, etxeko zein kanpoko partidentzako, honako bide hauek erabili beharko lituzkete interesatuek:
E-posta bidali Klubeko Komunikazio Bulegora
prentsa@athletic-club.net ala
prensa@athletic-club.net beharrezkoa den aurrerapenarekin.
Hona hemen betebeharreko epeak:
LIGA/KOPA
PARTIDAREN EGUNA
Astelehena
Asteartea, asteazkena
Larunbata, igandea
Osteguna
Ostirala
AZKEN EGUNA
Aurreko asteko ostegunean
Aurreko asteko ostiralean
Aste bereko ostegunean
Aste bereko astelehenean
Aste bereko asteartean
UEFA EUROPA LEAGUE
AZKEN EGUNA
Aurreko asteko ostiralean
Telebistek eta irratiek dagozkien operadoreei edo Athletic Cluberi akreditazioak eskatu beharko baitizkiote. UEFA Europa Leaguen (multzoen fasetik aurrera), telebistek eta irratiek euren akreditazioak zuzenean Athletic Cluberi eskatu beharko dizkiote.
Ohiko irizpideei jarraituaz eta edukiera zein diskriminazio ezaren irizpideekin ere bat eginez, Athletic Clubek soilik akreditatuko ditu bisitari ditugun klub zein elkarte anonimoen web orrialdeak.
Akreditazioak jasoko dira San Mameseko 30. Atean. Ateak irekiko dira partida hasi baino ordu t'erdi lehenago.
EMAKUMEZKOEN TALDEKO ETA BILBAO ATHLETICEKO PARTIDETARAKO AKREDITAZIOA NOLA LORTU?
Lezamara sartzeko prestatu den txartel berezia ez duten hedabideek akreditazioa eskatu beharko lukete:
E-posta bidali Klubeko Komunikazio Bulegora
prentsa@athletic-club.net ala
prensa@athletic-club.net beharrezkoa den aurrerapenarekin.
Hona hemen betebeharreko epeak:
PARTIDAREN EGUNA
Larunbata, igandea
AZKEN EGUNA
Aste bereko ostegunean
Akreditazioak jokatuko den futbol zelaiaren atean jasoko dira, ia beti Lezaman.
Gure Prentsa Bulegoarekin harremanetan sartzeko:
e-mail:
prentsa@athletic-club.net;
prensa@athletic-club.net.
fax: +34 94 424 08 76
Hemen agertzen diren kontaktuak hedabideentzako dira soilik (prentsa idatzai/TB/irratia/ argazkiak/internet). Ez dago sarrerei buruz, klubeko dendei buruz edota merchandisingen inguruko inolako informaziorik e-posta edota telefono zenbaki hauetan.