DENBORALDIAURREA 2010
2013KO MAIATZAREN 26A, IGANDEA
ARAUAK
Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek Isla Canelako lan saioei ekingo diete uztailaren 12an. Jokalariek adierazpenak egingo dituzte uztailaren 12an, astelehenean, 09:00etatik aurrera Bilboko aireportuan, behe mailetako jokalariak edota teknikariak kenduta, eta uztailaren 23an, ostiralean, Bilboko aireportuan taldea etxera itzultzen denean.
Horretaz gainera, honako arauak egongo dira indarrean: Huelvan bertan egongo diren hedabideek grabaketak edota elkarrizketak egiteko aukera izango dute goizeko lan saioak egin eta gero, baldin eta lagunarteko partidarik ez badago. Bertan egongo diren hedabideek jokalari bana egunero aukera dezakete.
Athletic Clubek aukeratu dituen bi jokalari edota teknikariek prentsaurrekoa eskainiko dute uztailaren 13, 14, 15, 16, 17, 19, 20 eta 22an Isla Canelako Riu Atlantico Hotelean. Ordutegia 13:30etatik 14:00etara izango da. Halaber, uztailaren 18 eta 21an lagunarteko partiden ostean entrenatzaileak lehiaren balorazioa egingo du.
Irrati kateek aukera izango dute elkarrizketa grabatuak egiteko uztailaren 15ean (osteguna) 16an (ostirala) 19an (astelehena) eta 22an (osteguna) 13:30etatik 14:00etara. Horretarako aurrez aurretik deitu beharko dute 699463598 telefonora (Xabier Fernandez) nahi duten jokalaria eskatzeko.
Data hauek alda daitezke barne plangintzaren arabera eta kazetariei garaiz jakinaraziko zaie euren lanaren dinamika ez zapuzteko.
Arestian aipatzen diren ekitaldietatik at, ez da inolako agerraldirik, ez publikoki ezta pribatuki ere jokalari zein teknikarien aldetik. Egonaldian ezin izango dira argazkirik egin ala irudirik atera hoteletako barne instalazioetan.
Lan saioen eguneroko informazioa Athletic Clubeko web orrialdean, www.athletic-club.net, egongo da eskura.
