BULETINA"Queridos consocios y aficionados:
Desde hace tiempo, la Junta Directiva que presido abrigaba la idea de establecer un sistema de comunicación permanente entre todos los que componemos el Athletic. (...).
Este programa que os presento y que aparecerá en cada partido que se celebre en San Mamés es sólo una parte de nuestra idea de ofrecer una información oportuna, exacta y continuada de los resultados y actividades del Club y de los planes que en el futuro pretende realizar nuestro Athletic".
Horrela zioen Felix Oraak, Athletic Clubeko presidentea zena, aro modernoaren lehendabiziko buletinaren hitzaurrean, 1970ko azaroaren 1ean, 1970-71 denboraldiko zortzigarren jardunaldian Athletic Club-RCD Español partidan hain zuzen ere (2-0).
Berrikuntza izan zen Bilbon buletinaren agerpena eta 1974-75 Ligaren azken jardunaldian, Real Sociedaden aurka, azken aldiz argitaratu zen. Hasierako denboraldia kenduta, Ligako partidetan banatzen zen soilik eta ez Kopa edota europar lehiketetan.
Hainbat urte buletina edo egitarau ofizialik gabe, ala orrialde bakarrekoa (1976-77, 1977-78, 1993-94, 1994-95 denboraldietan), informatzeko buletina itzuli zen 1995-96 denboraldian "taxuera aldatuz aldizkari txiki bat bihurtzeraino, informazio eta datu gehiagorekin" luzeagoa, couche mate paperean inprimaturik eta hamabi orrialde kolorez.
Honez gero, Katedralean jokatzen diren norgehiagoka guztietan egon da present. Azken itxuraldaketa 2000-01 denboraldian gertatu zen. Zabalagoa zen eta orrialde kopuru gehiago. Egun diseinu berri bat dauka eta bikoiztu egin da orrialde kopurua. Couche paper disdiratsuan inprimaturik dago.
Bestalde, San Mamesera bertaratzen diren bazkide eta zaleek ez dute buletina jada sarbideetako tornuetan jasotzen, baizik eta horretarako prestatu diren kutxatiletan. Gizonezko taldearen partidetan egiten den buletinari emakumezkoen partidetarako 2004-05 denboralditik banatzen den diptikoa gehitu behar zaio.











