Azken berriak BERRIAK

2013KO MAIATZAREN 25A, LARUNBATA

2010 / 03 / 08
Aurki hasiko dira San Mames Barriaren lanak
Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du martxoaren 9an, asteartean, 13:00etan Ibaiganeko prensa aretoan eta bertan San Mames Barriari buruz mintzatu da eta lehen harria aurtengo apirilaren amaieran eta maiatzaren hasiera arteko tartean kokatuko dela esan du.

Athletic Clubeko presidenteak iragarri duenez, berehala eskatuko dio Bilboko Udalari zelai berriaren lanak hasteko baimena. Behin hau lortuz gero, lehen fasearen lehiaketa publikoa deituko da. Beraz, lehen harria apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran jarriko da.

Garcia Macuaren arabera, 2012/13 denboraldian zelai berrian jokatzeko aukera izango du talde zurigorriak, eraikuntzaren hiru laurdenarekin amaituta, eta behin betiko amaiera urte bat eta erdi beranduago izango da. Halaber, agintari zurigorria ziur dago Eusko Jaurlaritza San Mames Barria elkartera sartuko dela.

Halaber, aurrekoarekin lotuta, esan “San Mamés Barria, SL”-ren Administrazio Kontseiluak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Mario Fernandez BBK-ren presidentea eta Fernando Garcia Macua Athletic Cluben presidentearekin osatua dagoenak, bilera egin zuela martxoaren 8an, arratsaldean, eta akordio garrantzitsuetara heldu ziren.

Hain zuzen ere, honako akordio hauek izan ziren:

1.- San Mames berriaren eraiketa lanak hasteko behar den baimena berehala eskatu Bilboko Udalari.

2.- Aipaturiko lanak egiteko lehen fasearen lehiaketa publikoa deitu, ahalik eta lasterren.

3.- Eusko Jaurlaritzari zein Bilboko Udalari, egitasmoarekin bat egiteko asmoaren iragarpen publikoa egin duten erakundeei, eraikitze esparruaren barruan gorde zaizkien kokaguneak helarazi.

Bilboko Udalak elkarteari formalki proposatu zizkion erabilera zehatzak gogoan hartu zituen Administrazio Kontseiluak, eta Eusko Jaurlaritzaren behin betiko proposamenaren zain geratu zen.

Geroko bazkideentzako gorde diren kokaguneen ekipamenduaren zein kudeaketaren kostua bakoitzari dagokiola ezarri.

4.- Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-ek, bere aldetik, eraikuntzan balizko bazkide berriei zegozkien espazioen erabilpen eskubideak eskatzeari uko egiteko aldeko jarrera azpimarratu zuten, Athletic Cluberi teoriaz zegokionen lagapena eginez, beti ere, egitasmoaren bideragarritasuna errezteko asmoz.

Athletic Clubek Kontseiluan duen ordezkaritzak “San Mames Barria, SL”-ren bi bazkide sortzaile eta sustatzaileen jarrera eskertu nahi izan zuen.

5.- Lanak hasteko eta lehen harria jartzeko egutegiren aurreikuspena onartu, apirilaren amaieraren eta maiatza hasieraren artekoa, alegia.

6.- Lehen fasearen baimena eman eta berehala Bilboko Udala “San Mames Barria, SL”-ren bazkidea automatikoki izango dela aintzat hartu, dagokion zergaren ordaina kapitalizatuko baita, beraz, une jakin horretatik aurrera, Eusko Jaurlaritzari elkartearekin bat egiteko gonbitea luzatzea erabaki zen.

7.- Azkenik, Administrazio Kontseiluaren bileran bertan, Euskadi, Bizkaia eta Bilborentzako egitasmo enblematikoa denari behin betiko bultzada ematearen inguruan, “San Mames Barria SL”-ren (Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Athletic Club) bazkide sortzaileen konpromisoa eta borondatea agerian gelditu zen, hainbeste urtez lanean egon ondoren, batez ere jakinik, Munduko Futbol Txapelketaren antolakuntzarako, FIFA erakundearen aurrean, Hautagaitza Iberikoaren Liburua 2010eko maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dela.
Testua:  handiagoahandiagoa
Menéame

Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari