HISTORIA

2013KO MAIATZAREN 25A, LARUNBATA

1913-1928
San Mamesen inaugurazioa izan zen Athletic Estatuko talderik onentzat jotzeko arrakasten hasiera. Talde izugarria izateaz gain, garai honetakoa da "lehoi" goitizena, Ingalaterratik zuzenean ekarritako entrenatzaileak zituen. Mr.Barnes-ena da jokalarien artean talde-lana bultzatzeko meritua, prestaketa hobetzekoa, jokalarientzat teknika hobea lortzekoa, eta, batez ere, diziplina erakustekoa.
Oinarri horiekin, luxuzko taldearekin eta ofizio onarekin, ez da harritzekoa kirol lorpenak berehala errealitate bihurtzea. Eskualdeko eta Kopa txapelketaren garaikurra jabetzan lortzea 1914, 1915 eta 1916 urteetan irabazi izanagatik, ondo egindako lanaren adierazgarri izan zen. Hura izan zen Jose Arrueren talde batikotua: Ibarretxe atean, Solaun eta Hurtado defentsa gogorra osatuz, Eguiaren irmotasuna, Belauste kolosoa, bere anaia Ramonek bezala zelai-erdian bere presentzia ezartzen zuena, edo Iceta, German, Apon, Zuazo eta Rafael Morenok, Pichichik osatutako aurrea.

Ikusleek irrikaz jarraitzen zituzten partidak, baina, bereziki, euskal taldeek elkarren aurka jokatzen jartzen zituzten txapelketak, hala nola, Getxoko Arenas, Irungo Racing eta Sporting eta Donostiako Real Sociedad. Baita atzerriko taldeen aurka eguberrietan jokatutakoak ere, beste "futbol eskolak" aztertzeko aukera paregabea baitzen.

Zale zurigorriak erraz ohitu ziren garaipenera eta ondorengo harrera jendetsuetara. Gutxik pentsa zezaketen 1910ean, Bilboko taldearentzat garai zailak iritsi zirenean, euren taldeetan ezkutuan profesionalak zituzten taldeen aurka jokatu zutenean.

Athleticek bost urte behar izan zituen berriz garaipen bat lortzeko. 1919/20 denboraldian Eskualdeko txapelketa irabazi zuen, eta talde berritu batekin, 1921 eta 1923ko Kopa txapelketak eskuratu ziren.

Hogeigarren hamarkadan Athleticeko jokalariak nazioartean onarpena jaso zuten. Gertaera Ambereseko Olinpiada famatuetan izan zen. Izan ere, Espainiako selekzioa txapeldunorde gelditu zen zurigorrien ordezkaritza handiarekin, Jose Mari Belausteguigoitia, Sabino Bilbao eta Rafael moreno Pichichi, Txomin Acedo eta Sesumaga.

Athleticek "La Alcazaba"n zuen egoitza, eta 2.000 bazkide inguruko masa soziala zuen. Aldaketara garaiak dira. Profesionalismoa zalantzan jarri ezin den zerbait da, futbola kirol nagusitzat hartzen hasi zen, eta Liga hastear dago.
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari