HISTORIA

2013KO MAIATZAREN 19A, IGANDEA

1973-1998
Diamantezko ezteiak ospatu ondoren eta Kopako hogeita hirugarren titulua lortuta, askok pentsatzen zuten Athleticen ibilbidea gero eta zailagoa izango zela futbolak zuen bilakaera ikusita. Lehen Espainiako futbolera iristen ziren jokalari atzerritarrak gutxi baziren -bertakoen eta nazionalizatutakoen eztabaida ospetsua-, 1972/73 denboralditik aurrera, talde bakoitzak bi atzerritar har zitzakeen, eta horrek aldaketa izugarri ekarri zuen Espainiako futbolean, gaur kopuru barregarria dirudien arren.
Bosman legearen eraginez komunitatetik libreki kontrata zitezkeen bi atzerritarretatik, gehi lau atzerritar komunitatetik kanpoko hamaika titularrean, 1996-97 denboraldian, 24 urte besterik ez dira pasa. Egiturazko jauzi ikaragarria kirol lehiaketa batean, ez dezagun ahaztu. Pixkanaka gauzak zailagoak ziren filosofia zurigorriarentzat, eta filosofia hori mantentzeari buruzko eztabaida 90. hamarkadan kaleratu zen arren, zaleak, oro har, oinarrizko futbola mantentzeko politikaren alde azaldu dira.

Futbolak egunero berriak sortzen dituen aldaketa izugarrien garaia, zaleen eta publikoaren etengabeko interesgunea, "guztien ondasun orokorra" izatera iristeraino. Aldaketa da XX. mendeko azken hamarkada definitzen duen hitza: Champions league, cluben munduko ligaz hitz egiten da, bi urtetik behin egingo diren futbol mundialak... Atzoko clubak Sozietate anonimoak dira orain, aurrekontuak disparatu egiten dira, ez ohiko sarrerak gero eta garrantzitsuagoak eta beharrezkoagoak dira... Ziurrenik, futbolaren historian inoiz ez da hainbeste berrikuntzarik izan antolaketan, ezta 20. hamarkadan ere, eta orduan aukeratu zen profesionaltasunaren eta amateurismoaren artean.

Kirolari dagokionez, Liga gero eta lehiakorragoa bihurtzen da, eta partida kopurua handitu egiten da. 1972-73 denboraldian hemezortzi partida ziren eta 1989-90ean hogei, 1995-96an hogeita bira iritsi zen. Urruti gelditu dira 1928-29an erregulartasun txapelketa hasi zuten hamar taldeak. Talde gehiago eta hobeak dira orain eta talde handiagoak, fitxaketak... egitea eskatzen dute oraingo garaietara egokitzeko.

Zailtasunak zailtasun, Athleticek ahalegin berezia egin du ametsetako futbola lortzeko, 1977an Kopako txapeldunorde eta UEFA, eta, batez ere, 1980. hamarkadako tituluak. Clementeren garaiko urte miresgarriak, munduko jokalari onenen aurka (Maradona, Schuster, Hugo Sánchez, Stilike...) lortutako garaipenak, eta belaunaldi oso bati lehen aldiz Aliron abesteko aukera eman ziena. Liga eta kopen, gabarren ... urteak, amaierarik ez zuela zirudien alaitasun eta euforia urteak.

Hala ere, arrakasta horien ondoren, 1985-86 denboraldian Clemente kargutik kendu ondoren, masa soziala banatzen zuen dinamika arriskutsu batean sartu zen, jokalarien fitxaketak, belaunaldien arteko aldaketa uste baino zailagoa izan zen, eta gure Clubean ez ohikoa zen entrenatzaileen joan-etorriak (hamar 1985-86 denboralditik 1995-96 denboraldira). Clemente ondoko garai honen alderdi positibo gisa Kendallek Bilbon utzitako oroitzapen ona da, Heynckesen joko zabala, Newcastlen aurkako gau majikoa, Alkorta, Urruti, eta, bereziki, Julen Guerrero bezalako jokalarien debuta. Julen Guerrero izan da hamarkada honen ikurra.

Egonkortasun handiagoarekin eta taldearentzat eta zaleentzat errebultsiboa zen Luis Fernandez aulkian zela, 1998an Athleticek lehen mailan 100 urte bete dituen lehen taldea izateko ohorea izan zuen, eta denboraldi horretan Ligako txapeldunorde geldituz ospatu zuten efemeridea.

Instituzionalean ereserki berria (1983) aipatzekoa da, gabarrako harrerak, 1988an Ibaiganen Clubaren egoitza berria inauguratzea, eta, batez ere, Clubaren mendeurrena ospatzea.
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari