HISTORIA

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

1998-2013
Mendeurrenaren ospakizunek eragindako ajearen ondoren, 1997-98ko Ligan txapeldunorde gelditzea eta, ondorioz, Champions Leaguen parte hartzea, Fernandezen zikloaren itxiera izan zen 2000. urtean. Gero, bi ezagunek hartu zuten aulkia, Txetxu Rojok eta Jupp Heynckesek, eta 2004-05 denboraldian Europa itzuli zen, UEFAren eskutik, eta entrenatzaile gisa etxeko gizon bat zuela, Ernesto Valverde.
Valverde joan ondoren etorri ziren Athleticen denboraldirik ilunenak, 2005-06 eta 2006-07 denboraldiak, eta ia errekor negatibo guztiak gainditu ziren. Oso urte zailak izan ziren, kirol arloan (clubaren historian ligako sailkapenean lortutako emaitzari negatiboenak) zein instituzionalean, Fernando Lamikiz presidenteak bere dimisioa aurkeztu baitzuen.

Bi urte beltz horiek gaindituta, gaur egun, Joaquin Caparrosen gidaritzapean, taldea gaztea da, kalitate handiko futbolariekin, belaunaldien arteko errelebo arazorik gabe egiten ari dena, eta Lezamatik datorren harrobiaren alde apustu egiten duena.

Urte horietan, bertako erakundeekin urteetan negozioetan egon ondoren, clubaren bideragarritasunarentzat ezinbestekoa den proiektua gauzatu da: San Mames zelai berriaren eraikuntza, 2009. urtean hasiko dena.

Duela mende bat baino gehiago club ingelesen itxurari jarraituz sortutako Cluba 33.000 bazkide baino gehiagoko cluba da gaur egun. Cluba ezaguna egin da bakar egiten duen ezaugarria duelako, eta L'Equipe kirol egunkari frantsesak behin esan zuen bezala "Munduko futbolaren historian kasu bakarra da". Ezaugarri hori euskal jokalariak, edo euskal harrobian formatutakoak, soilik kontratatzeko ohiturari jarraitzea da, eta politika horrek bere historian futbolaren maila gorenean mantentzeko aukera eman dio Clubari.

Joaquin Caparrosen lehenengo denboraldia taldearen entrenatzaile gisa denboraldi lasaia izan zen. Nabarmendu beharrekoak dira Mestallan edo Vicente Calderon-en lortutako garaipen handiak. Ligan taldea hamaikagarren postuan sailkatu zen azkenean, 50 punturekin; Kopan, final-laurdenekoetara iritsi zen, bertan Racing-ek kanporatu zuen talde zurigorria.

2008-2009 denboraldia gogoangarria izango da betiko, Athletic Club-ek Kopako finala jokatu du-eta Valentzian, Bartzelonaren aurka. 24 urte joan eta gero, Athletic finalean da berriz ere, eta Bilbok eta Bizkaia osoak taldearen alde egiten du indar guztiarekin. Emaitza ez da ona, hala ere, familia zurigorriak ez du inoiz ahaztuko egun hura.

Ligan taldea kili-kolo ibili da askotan, batzuetan larri ibili ere, baina Finala jokatu baino lau egun lehenago Betis San Mamesen garaitu ondoren, Athleticek behin betiko saihestu du jaitsiera. Laburbilduz, 2009-10 denboraldia UEFA Europa League sortu berrian debutatu genuen urtea bezala izango dugu gogoan. Urte batzuk Europan izan gabe egon ondoren, Athletic berriro er Europako eskenatokian dago, gure inguruko klub handiekin aurrez aurre. Eta 2009-10 denboraldian Athletic Clubek azken zazpi denboralditan izan duen Ligako posturik onena lortu zuen, seigarrenean sailkatu ondoren. Zenbakiei so egiten badiegu datu adierazgarri bat ikus dezakegu: gure lehoiek 18 partida irabazi zituzten. Fernando Llorentek 18 gol lortu zituen.

Josu Urrutia, presidente berria Josu Urrutia Athletic Clubeko presidente aukeratu zuten eta berarekin batera Marcelo Bielsa iritsi zen entrenatzaile lanak egitera. Denboraldia ahaztezina izan zen eta taldea historian bigarrenez iritsi zen Europako final batera, ahaztezinak diren kanporaketak atzean utziz, United, Schalcke edo Portugalgo Sporting-en aurka jokatutakoak. Bucarest-en jokatutako finalean Athletic-ek galdu egin zuen At. Madrid-en aurka.

Kopan ere finalera iritsi zen. Aurkaria beste behin FC Barcelona izango, hiru urte lehenago Valentzian izan zen bezala. Ezin izan zen lortu baina Europa League-eko aurre kanporaketak jokatzeko sailkapena lortu zen. Ligan, taldeak hiru txapelketa jokatzeak eskatzen duen ahalegina ordaindu zuen eta denboraldia hamargarren postuan amaitu zuen.

Igor Gabilondo, Koikili Lertxundi eta Aitor Ociok taldea utzi zuten denboraldiaren amaieran.
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari