SAN MAMES

2013KO EKAINAREN 19A, ASTEAZKENA

Katedrala
1912ko abenduaren 10ean Athletic Clubek Ez Ohiko Batzar Orokorra egin zuen estadio berri baten eraikuntza onartzeko asmoz. Estadio berria Gran viaren luzapenean zegoen errentan hartutako lursail batean egingo zen, San Mames zaharretxearen ondoan, Bilboren hiri-inguruan.
Zelaia egin ahal izateko 50.000 pezeta (302 €) behar zirela aurreikusi zen, eta horretarako zuzendaritzak mailegua eskatu zion pertsona talde txiki bati eta bazkideei oro har. Harpidetzen bidez zale askok dirua eman zuen, eta 40.770 pezeta (245,60 €) lortu zirenez lanak oso azkar hasi ziren.
1913ko urtarrilaren 20an hasi ziren lanak Manuel Maria Smith arkitekto ospetsuaren zuzendaritzapean, San Mames zelaiaren proiektuaren egilea. Zazpi hilabete beranduago, estilo ingeleseko zelaia egin bihurtu zen. Zazpi mila ikusle baino gehiagorentzat lekua zuen, eta horietatik hiru mila egurrezko tribuna bikain bateran eserika zeuden.
1913ko abuztuaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 17:15etan jokatu zen lehenengo partida San Mamesen, Espainiako txapelduna zen Irungo Racing Club eta Athletic Cluben artean. 17:20etan jarri zen baloia jokoan. Bost minutu beranduago Pitxitxik lehen gola sartu zuen Katedralean.
Urte batzuk beranduago, 1945ean, Athleticek zelaia zegoen lursailaren jabetza lortu zuen.
Bere historian zehar San Mamesek bere egituran aldaketa ugari izan ditu. Garrantzitsuena eta bere ezaugarria den elementua eman ziona, arkua, 1953an egin zen. Tribuna nagusiaren berrikuntza lanak Dominguez Salazar, Magdalena Gayan, de Miguel Gonzalez arkitektuek eta Fernandez Casado ingeniariak osatutako taldeak egin zituen. Garai hartan berrikuntza izugarria izan zen, lehen aldia baitzen kirol egitura batean arkua erabiltzen zena, eta, horrez gain, Europako hormigoi armatuzko estalkirik handiena zen.
Gerora erantsi ziren gainerako tribunak: 1956an hegoaldekoa, 1962an iparraldekoa eta 1972an ekialdekoa.
1982an, Bilbo Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat zela-eta, San Mamesek azken aldaketa handia izan zuen eta gaur egun duen itxura hartu zuen. Une hartan estadioak 46.000 pertsonarentzat zuen tokia, Baina UEFAko segurtasun araudira egokitzeko gaur egun 40.000 ikusleentzat du tokia.
San Mamesek dituen 95 urte baino gehiagok Europako zelairik zaharrenetakoa eta entitate handienekoa bihurtzen dute. Zaleen jarrera gogoangarria, errespetuzkoa, jokabide egokia eta taldearekiko debozio erlijiosoak eman zion Katedrala izena.
 
  IRUDIZ IRUDI (2 / 21) 
 AurrekoaHurrengoa 
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank Nike

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Nike Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLIZITATEAERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari