MUSEOAMaiatzaren 31an, astelehenean, 19:00etan, Athletic Clun Museoan (San Mames, 26. atea) "José Antonio Aguirre, futbolari - lehendakari" erakusketa inauguratuko da. Erakusketa txiki honetan Agirrek Athletic Clubeko lehen taldean utzitako aztarnarik esanguratsuenak gogoratzen dira: amateur ezaugarria, lorpenik handienak, goitizenaren zergatiak eta, jada Athletic Clubetik at, futbolak bere alde politikoan izan zuen eragina eta, konkretuki, 1937ko euskal selekzioaren antolakuntzan izan zuen eragina.