MUSEOA

2013KO MAIATZAREN 20A, ASTELEHENA

Ereserki baten historiak
Ostegunean, apirilaren 3an, Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretoan, pasa den igandean, martxoaren 30ean hain zuzen ere, bete zen Klubeko himno ofizialaren 25. urtemuga dela eta, "Ereserki baten historiak" erakusketa inaguratu da. Bertan mende luze bat baino gehiagoz Athletic lagundu duten kanten sormena eta bilakaera jasotzen da.

Ekitaldi honetan ere "Athleticen kantak. Un siglo de canciones rojiblancas" diska aurkeztu da. Klubek prestatutako erakusketa egiteko egin den ikerketa lanaren bitartez, Athletic Clubarekin harremana duten hamalau kanta jasotzen dira.

Inaugurazioaren ekitaldian parte hartu dutenen artean, honako hauek ala euren senitartekoak egon dira: Antton Zubikarai, Carmelo Bernaola, Goyo Nadal, Timoteo Urrengoechea, Kepa Junkera, Los 5 bilbainos, Indarra, La Otxoa eta M.C.D-k. Hauetaz gain, ordezkari instituzionalak, Euskal Herriko Meatzaritza Museoaren ordezkariak, Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentearekin batera, batzakideak, lehen taldeko teknikari zein jokalariak eta Jokalari Ohien ordezkariak egon dira.

Aurrekoarekin lotuta eta Espanyolen aurkako partidaren atarikoetan Bilboko Udal Bandak eta Txistularien Bandak Athleticeko himnoa joko dute bere estreinaldiaren 25. urtemuga dela eta. Oro har, 47 musikari irtengo dira San Mamesera Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean.

  IRUDIZ IRUDI (1 / 16) 
 Hurrengoa 
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari