Kaixo, ni Jorge naiz. 8 urte dauzkat. Lehen Irakaskuntzako 3. kurtsoa ikasten dut.
Futbola izugarri gustatzen zait. Eskolen arteko ligan jokatzen dut. Astean bitan entrenatzen dut, eta hori sakratua da: ondo egon behar dut larunbateko partiduetarako, ezin diot hutsik egin nire taldeari.
Baloiarekin oso trebea naizela esaten dute, eta izan ere, banaiz. Zera, ikusten dut profesionalek zer egiten duten eta berdintsu egiten dut entrenamenduetan... edo ia berdintsu.
Athleticen harrobian sartzea da nire ametsa, baina oso zaila da, ona ez, oso ona izan behar duzulako.
Nik lortzen ez badut, nire anaia txikiak, Mikelek, lortuko du. Bera ez dago oso komentzituta, baina egongo da, benetan.