ZER DA FUNDAZIOA

2010KO OTSAILAREN 9A, ASTEARTEA

FUNDAZIOA ATHLETIC CLUB
Fundación Athletic Club Fundazioa
2002 urtean sortu zenetik Athletic Club Fundazioak futbol eta kirolarekin bat datozen kirol, kultur eta gizarte jarduerak sustatu eta bultzatzeko lan egin izan du dirua irabazteko asmorik gabe; izan ere, Fundazioak Athletic Cluben balio historikoak, filosofia eta gizarte eta kultura-dimentsioa kontuan hartu izan ditu hasiera-hasieratik.

Athletic Club Fundazioaren jarduerek bizimodu osasungarria eta kirola praktikatzea sustatu eta bultzatu nahi dituzte gure inguruko gazteen artean. Horretarako, Athletic Club Fundazioak kirolariak trebatzeko programa garrantzitsu bat kudeatzen du ikasketa-zentroak, eskolak, mediku-zentroak eta kirol-taldeak (oinarrizko zein amateurrak) sortu, administratu, finantzatu eta zuzenduta. Zentzu honetan, Athletic Club Fundazioak, gazteekin lan egiten duela aintzat hartuta, ez du etorkizuneko jokalari profesionalak bakarrik hezi nahi, aitzitik, pertsonak modu integralean trebatu nahi ditu kirola, eta bereziki futbola ardatz direla.

Ohiko jarduerez gain, Athletic Club Fundazioak beste zenbait ekintza bultzatzen ditu gizarte eta kultur alorretan: hitzaldiak, mahai-inguruak, gizarteratzeko helburua duten kirol-taldeak babestu, amateur mailako futbol-txapelketak Bizkaiko neska-mutikoentzat, etab. Xedea kirolak, eta bereziki futbolak pertsona eta gizarte-garapenean duten garrantzia erakustea da.

Zenbait enpresak eta erakundek (Babesleak eta Bazkideak), hala nola pertsona askok (Jarraitzaileak) lagundu egiten dute beren diru-ekarpenen bidez Athletic Club Fundazioaren berebiziko lanak aurrera egin dezan, ondo baitakite Fundazioaren proiektuak ez duela errentagarritasun ekonomikoa bilatzen, gizarte eta kultura errentagarritasuna baizik.

Bestalde, Fundazioarekin lan egiten duten enpresek zerga-desgrabazioa daukate sozietate-zergari dagokionean (%46rainokoa): horrek oso erakargarri bihurtzen du proiektua bere kideentzat, are erakargarriago kontuan hartzen bada beronen gizarte-interesa. Halaber, Athletic Club Fundazioaren kide diren enpresek hainbat abantaila dauzkate: Athletic Club Fundazioaren Enpresa-klubean (eta bere jarduera guztietan) parte hartzea, bere logotipoa Lezamako instalazioen sarreran eta Athletic Cluben argitalpenetan agertu ahal izatea, eta Fundazioari egindako diru-ekarpenaren arabera, beste hainbeste alde on dauzkate: San Mameserako sarrerak, enpresaren ordezkariak palkoan egon ahal izatea, Ibaiganeko txokoa edo Lezamako kirol-instalazioak ekitaldi propioetan erabili ahal izatea, San Mames Barria futbol-zelaiko enpresa-palkoak erosteko lehentasuna eta Fundazioak denboraldian barrena antolatzen dituen trebakuntza-programetan parte hartzeko abagunea.

2010 / 02 / 08
… ezagutu: Hitz egin Castillo eta Ustaritz-ekin
Athletic Clubeko, Ustaritz eta Castillo jokalariekin denbora on bat pasa nahi duzu? Nahi duzun guztia galdetu diezakezu? Parte hartu orain, Club Athletic txartela eta 14 urte baino gutxiago badituzu. ...
2010 / 02 / 02
Athletic Clubeko jokalariekin hitz egin nahi duzu?
Athletic Club Fundazioak bere kide txikienak gonibidatzen ditu “… ezagutu” ekitaldian parte hartzeko, hau Ibaigane Jauregian hurrengo otsailaren 10ean ospatuko da eta bertan, Athletic Clubaren Lehen T...
2010 / 02 / 02
Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa: otsaila
Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu. Erantzuna baldin badakizu, otsailaren 28-aren baino lehenago e-posta bat bidali behar duzu clubathletic@athletic-cl...
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
 BIHUR ZAITEZ KIDE

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-10 Athletic Club

Guggenheim Bilbao  Bai euskarari