2010 / 06 / 27
Hondartza futboleko V. Txapelketaren azken txanpa
Domekan, ekainaren 27an, Getxoko Ereaga hondartzan jokatuko da Hondartza futboleko Fundacion Athletic Club Fundazioaren V. Txapelketaren azken fasea.
Finalerdiak 09:30etan hasiko dira benjamin eta kume mailetan. Ostean, 11:30etan finalak jokatuko dira.
Finalak ikusteko eta sariak banatzeko, ordezkaritza zabala eroango dute Athletic Clubek eta Getxoko Udalak.
Ekitaldia jai giroan ospatuko da eta horretarako puzgarriak, trebetasun jokoak, 4x4ko partidak hondar lehorrean eta umeentzako jokoak, besteak beste, aurki ditzakete Arrietarara hurbilduko direnek.