2012 / 06 / 25
Zure ametsetako partida itzultzen da
Inoiz Athletic Clubeko elastikoaz jantzita San Mamesen jokatzea amets egin duzu? Fundacion Athletic Club Fundazioak aukera eskaintzen dizu. Bete ezazu zure ametsa.
"Zure ametsetako partida" gure zalegoa omentzeko asmoz eratutako ekimena da eta Athletic Club Fundazioak antolatzen du.
Azken finean Athletic Clubeko zale talde bati ametsik handiena betetzeko aukera ematen zaio, hau da, Athletic Clubeko elastikoaz jantzita San Mamesen jokatzea!
Partida uztailaren 7an, larunbatean, jokatuko da 11:00 orduetan. Bertan Athletic Clubeko zalez osaturiko taldea eta Athletic Club Fundazioaren enpresa liga selekzioaren taldeak jokatuko dute.
"Zure ametsetako partida"n parte hartzeko 16 urte baino gehiago eta Club Athletic txartela izan behar dituzu. Athletic Clubeko zale guztiek dute aukera, baldin eta Fundacion Athletic Club Fundazioaren Gogaide txartela ez daukatenak (eska daiteke 94 661 20 04 telefonoan). Horrez gain e-posta bidali behar da clubathletic@athletic-club.net helbidera “Nire ametsa San Mamasen jokatzea da” testuarekin zure adina, zelaiko posizioa eta telefonoa jartzen, baita hiru edo lau lerro azaltzen zergatik jokatu nahi duzun idatzi behar dituzu. E-posta hobernak aukeratuko dira.
Epea uztailaren 1ean amaitzen da. Ez utzi biharko!