2012 / 07 / 19
Hegosport futbol lehiaketa
Athletic Club Fundazioak, bere lankidetza eskaintzen duen Hegosport futbol lehiaketaren aurkezpena egin du gaur goizean Ibaigane Jauregian. Bertan izan dira Javier Regalado eta Pau Guillen (Hegoak Elkartea,) eta Jokin Garatea (Athletic Cluben batzordekidea eta Athletic Club Fundazioaren Patronoa). Hegosport lehiaketa Hegoak Elkarteak antolatzen du (Euskadiko gay-ak, lesbianak, transexualak eta bisexualak), eta LGTB taldea kirol munduan ikustaraztea du helburu, eta horrekin batera, esparru horretan homofobia errotik kendu.