MUSEOA

2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA

Athletic Clubeko Museoa
Athletic Clubeko Museoa
Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretoa errealitate argia da. San Mamesen bihotzean kokaturik, bertara sartzeko tribuna nagusiko 26-27. atetik jo behar da. Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretoak aukera paregabea ematen digu iragan zuri-gorrian murgiltzeko eta klubaren ondareaz gozatzeko. Sentimenduz betiriko mundua topatuko duzu eta benetako testigantzak izango dituzu eskura.
Areto horretan futbolaz betetako mende batetik gora bildu da. Zaletuek atseginez ikus dezakete zelan garatu den kirol horretako tresneria eta, zehatzago, Athletic Club-ena. Beira-arasa horietan Athletic-en ekipaje ospetsuak daude, 1903ko lehendabiziko zuri-urdinetik Julen Guerrerok mendeurrenean jantzitakora, mende hasierako baloietatik Champions-en erabilitakora, eta Belausteren botetatik Joseba Etxebarriarenetara... azken batean, Athletic-en edozein zaleturentzako benetako kultugaiak.
Aretoari historia zuri-gorria dario, lehen taldean jokatu duten guztien aipamenak, fundazioko estatutuak, antzinako agiriak, banderatxoak, argazkiak... eta batez ere garaikurrak barnebiltzen ditu eta.
Gaika antolaturik, bertan Athletic-ek 1905etik eskuratutako antzinako garaikurrak ikus daitezke; eta horietaz gain, San Mamesen eta klubaren urteurrenetan jasotako opariak, adiskidantzako partiduetan irabazitako garaikurrak, hainbat lehiaketa europarretako opariak, harrobiari buruzko politikaren inguruko aipamenak, emakumezkoen taldearen ingurukoak, eta jakina, klubak eskuratutako titulu ofizial guztiak areto berezi batean bildu dira: Kopako 24 metal-hari, 8 Liga, Superkopa 1 eta Eskualdeetako 18 lehiaketa.
Athletic Club-en garaikurren eta erakusketen aretorako osagarri ezinhobea da San Mamesen zehar bisita gidatuak egiteko aukera, zelai ospetsu honetako 90 urteetan lehendabiziko aldiz. Bisitaldi horietan, ikusle gehienentzat ezezagunenak diren aldeak ikus daitezke: palkoa eta palkoaurrea, prentsa-aretoa, lehen taldearen aldagelak, aulkia... Hori bai lujuzko esperientzia, hori, %100ean Athletic-i emandako eguna amaitzeko.

TOKIA

San Mames futbol-zelaia, 26-27. ateak.
Rafael Moreno Pichichi kalea, 48013 Bilbao
Telefonoa: 94 441 39 54.

Partidu egunetan itxita egongo da eguerdian.

ORDUTEGIAK

Athletic Club museoaren ordutegia honakoa da:
Zabalik asteartetik igandera; igande eta partidu egunetan goizez bakarrik.

Zabalik 10:00-tatik 14:00-tara eta 16:00-tatik 19:00-tara.
Zelaiko bisita gidatuak: 10:30, 11:30, 12:30, 13:15, 16:30, 17:30 eta 18:15. (Museoa eroso ikusteko, 20/30 minutu lehenago heltzea gomendatzen da.)

PREZIOAK

4 urtetik beherakoentzat debalde.
4 urtetik 14-ra, 4,5 euro.
14 urtetik gora, 7 euro.
Athleticeko bazkideentzat eta fundazioaren zaletu ofizialentzat Helduak: 3euro. Umeak: 2 euro.
Taldeentzat (15 lagun edo gehiago) Heldu taldea: 6 euro. Ume taldea 3euro.
*Beherapen bat bakarrik ezarri daiteke prezioan.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Telefonoa: 94 441 39 54.
Posta elektronikoa: saladetrofeos@fundacionathleticclub.net
Trofeoen aretoa
Trofeoen aretoa
  IRUDIZ IRUDI (3 / 5) 
 AurrekoaHurrengoa 
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
 BIHUR ZAITEZ KIDE

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari