Lezama
Lezamako instalazioak 1971n inauguratu ziren eta Athletic Cluben beharrei erantzuten diete lantalde profesionalaren lanerako gune gisa edukitzeari dagokionez, eta baita klubeko behe mailetarako futbol eskola gisa ere.
Lezama udalerrian daude, Bilbotik 15 kilometrora, eta instalazio hauek Athletic Cluben eta bere filosofiaren oinarriak dira, izan ere hor baitago fisikoki harrobia, bertako jokalariak bakarrik onartzeari eusten diona hain zuzen ere.
Athletic Club hornikuntzak. Garaioltza 147, 48196 - Lezama (Bizkaia)
Telefonoa: 94 455 60 88 - Faxa: 94 455 50 04