LEZAMA

2013KO MAIATZAREN 24A, OSTIRALA

Athletic Club Instalazioak
1971an inauguratu ziren Lezamako instalazioak, eta Athletic Clubek talde profesionalaren lanerako zentro baten beharrari erantzuten dio, baita Clubaren beste mailetako futbol eskola gisa ere.
Lezama herrian kokatuta daude, Bilbotik 10 bat kilometrora. Instalazio horiek Athletic cluben eta bere filosofiaren oinarria dira; izan ere, bertan dago harrobia fisikoki, eta erakundearen ezaugarrietako bat bertako jokalariak bakarrik izatea da.
Lezaman Athleticen eta Athletic EFT (emakumezkoak) lehen taldeak biltzen dira, eta, horiekin batera, oinarrizko futbolaren hamar talde, lehen mailara iritsi aurretik jokalari batek gainditu beharreko mailak. Bilbao Athletic (Bigarren maila B), emakumezkoa B, Jubenilen bi talde (19 tik 17 urte artekoak), bi kadete (16 eta 16 urtekoak), bi infantil (14 eta 13) eta bi Alebin (txikienak, 12 eta 11 urtekoak) dira Athleticen oinarria osatzen dutenak, talde profesionala osatzen duten jokalariak bertan formatzen dira.
Lezamako instalazioek 14,76 hektarea dituzte guztira, belarrezko lau zelai arauzko neurriekin (horietako bat 1.500 ikuslerentzat tribuna duena) eta belar artifizialeko bi, hauek ere arauzko neurriak dituztenak. Horrez gain, pabiloi estalia, belar artifizialekoa, gimnasioa, frontoia, mediku zentroa, biltegiak eta jokalarientzako egoitza. Era bereanm erabiltzaileek parkinga eta taberna dute.
Instalazioen azpiegiturari gehitu behar zaizkkio harrobiarekin egiten den Athleticen lana burtuzen duten giza baliabideak. Lezamako giza baliabide horiek honakoek osatzen dituzte: entrenatzaileak, prestatzaile fisikoak, mediku taldea, oinarrizko futboleko jokalarien kirol eta giza formazioa osatu nahi duten pedagogoak eta psikologoak.
Lezaman, taldeekin egindako lana bakarra da eat clubeko tekniko guztiek egiten dute. Jokalaria da oinarrizko elementua, formazio planaren giltzarria, eta jokoa, kontzeptuak barneratzeko oinarrizko bitartekoa. Jokalariaren kirol errendimendu egokiarekin batera, formazio osoa lortu nahi da, eta, horretarako, formazio pertsonala garatzen da. ProzesuarenProzesuaren amaieran Athleticeko jokalariaren giza perfil psikologikoa lortzea da kontua, egungo futbolak eskatzen duenarekin bat etorriko dena eta Clubaren baloreak eta idiosinkrasia izango dituena.
Lezamako ideia instalazioak baino gehiago dira. Athletic Clubek agitura zurigorria osatzen duten cluben lana gainbegiratzen du. Talde horietan nabarmentzen diren mutilak, clubak Euskal Herrian barrena dituen 13 teknifikazio zentroetako batean entrenamenduak burutzen dituzte.
Lezamako instalazioetarako sarrera nagusia
Lezamako instalazioetarako sarrera nagusia
  IRUDIZ IRUDI (1 / 22) 
 Hurrengoa 
BERRIA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari