DELEGATUAK
2013KO MAIATZAREN 21A, ASTEARTEA
Ordezkariak
Athletic Clubek hamabost ordezkari finko ditu 2012-13 denboraldirako, Iñaki Moran eta Rafa Mazaz gain, gizonezko zein emakumezkoen lehen taldeen ordezkariak hurrenez hurren. Horietako hamaikak beren-beregiko taldeak dituzte; beste lau, ordea, ibiltariak dira, unean uneko beharrei erantzuten baitie.
Athletic Clubek baditu, orobat, talderik gabeko beste zenbait ordezkari, Zuzendaritza Teknikoak Athletic Club izenarekin antolatzen dituen proba-taldeek jokatuko duten partidu edo lehiaketetan lagun dezaketenak, adibidez.

Lezamako zuzendaritza-egituraren Arduraduna: -
Ordezkarien Koordinatzaile Orokorra: José Ángel Pereda
Bilbao Athletic: Javier Arkotxa
Emakumezkoena B: Fernando Arana
Gazteen Ohorezko Maila: Josu Larrazabal
Gazteen Nazio Liga: Aurelio Ruiz
Kadeteen Euskal Liga: José Ángel Pereda
Kadeteen Ohorezko Maila: Rubén Salvador
Haurren Gorena: David Gutiérrez
Haurren 1.Maila: Mario García
Kimua A: Borja María
Kimua B: Luis María Tabernero
Kimua C: Jon Agirrebengoa Garay
Kimua D: José Manuel García
Ordezkoak: Sabin Rahm, Igor Pelayo, Luis Fernando Blázquez, Rubén María
Funtzioak
Ordezkariak Athletic Club ordezkatzen du talde bakoitzaren barruan eta, hortaz, Clubaren interesen alde jokatu behar du aldi eta alde guztietan.
Araudiaz ongi eta asko jakin behar du, baita partidu bat modu ofizialean antolatu eta jokatzeko behar diren jarraibide eta izapide guztiez ere.
Bi ordezkari mota daude: taldearen ordezkaria, eta zelai-ordezkaria, eta bakoitzak partiduan funtzio zehatzak betetzen ditu. Etxeko partiduetan, ordea, ordezkari bakarrak betetzen ditu bi funtzioak. Funtzio hauetako batzuk dira, besteak beste: arbitroen eta talde aurkariaren harrera egin edo partidua futbolaren eta Federazioaren araudiak ezartzen duen bezala joka dadin bermatu.
Etxetik kanpoko partiduak (edo txapelketak) bi motatakoak izan daitezke: hurbil jokatzen diren partiduak (beraz, ez dago gaua kanpoan eman beharrik), eta urrun jokatzen direnak (gaua han ere eman behar).
Funtzio hauek guztiak ohikoak dira futbol talde guztietako ordezkarientzat; dena den, Athletic Cluben egituran badira beste funtzio batzuk, berezkoak eta barnekoak.