BALDINTZAK

2013KO MAIATZAREN 20A, ASTELEHENA

ORDAINTZEKO MODUAK

Athletic Club dendan egindako erosketak ordaintzeko, honako hiru sistema hauek balia daitezke:

1. Kreditu txartelaren bidez: VISA, Mastercard, zenbatekoa, guztira, 500 € (BOSTEHUN EURO) edo gutxiagokoa bada.

PayPal: Azkar eta era seguruan ordain dezakezu zure PayPal kontuarekin edota zor zein mailegu txartelarekin, inolako finantza-informaziorik partekatu gabe.

3. Errenboltso bidez edo jasotzean: Bezeroak erositakoa etxean jasotzen duenean ordaindu ahal izango du. Ordaintzeko sistema hau Penintsularako eta Balear Uharteetarako da soilik, eta erosketen zenbatekoa, guztira, 300 € (HIRUREHUN EURO) edo gutxiagokoa izan beharko da.

STOCKA ETA BAIEZTAPEN E-POSTA

- Eskaera amaitzean baieztapen e-posta jasotzeak ez du esan nahi eskaera osatzen duten produktuen erabilgarritasuna bermatuta dagoenik, erosketa guztiak stockaren arabera baitaude.

- Edozein produktu faltan egonez gero, bezeroari e-postaz ohartuko zaio, 30 eguneko gehienezko epean. Hiru lanegun e-postari erantzunik gabe pasatuz gero, eskaera baliogabetzat joko dugu.

- Ordaintzeke dagoen erosketa baten kasuan (errenboltso bidez), eskaera baliogabetzat joko da, bezeroak kontrakoa azaldu ezean.

- Aurrez aurretik ordaindutako eskaeraren kasuan (kreditu txartelaren bitartez) dagokion kopurua ordainduko zaio, gehienez 15 eguneko epean, bezeroak kontrakoa azaldu ezean. Itzultzeak egiteko, ordainketan erabili zen bide bera erabiliko da.

ITZULKETAK ETA ALDAKETAK EGITEKO POLITIKA

1. Erositakoa itzuli nahi izanez gero, bezeroak 15 egun naturaleko epea izango du, eskabidea etxean hartu zuenetik hasita.

2. Erositakoa itzultzeko edo aldatzeko prozesua hasteko, bezeroak e-mail bat bidal dezake e.fernandez@athletic-club.net helbide elekronikora edo telefonoz dei dezake merkataritza saileko 94 424 81 59 telefono-zenbakira. Itzultzeko bada, zergatia adierazi beharko da eta, horrez gain, kontu korronte baten kodea, dirua itzuli ahal izateko; aldatzeko bada, berriz, trukean zer gai nahi den (modeloa, marka, neurri, kolorea...) adierazi beharko da.

3. Itzuli edo aldatu nahi den edozein produktu, beti ekarri beharko da jatorrizko bilgarrian eta etiketaturik, behar bezala paketaturik, bere kaxan, eta ondo babesturik. Itzuli nahi den artikuluak hartu zeneko egoera berean egon behar du, gure perituen azterketen arabera.

4. Ez da onartuko ez itzulketarik ez aldaketarik serigrafiatutako edo pertsonalizatutako artikuluetan, kopia daitezkeen artikuluetan (CDak, joko elektronikoak, liburuak...), barruko arropa eta bainujantzietan, eta saltzeko moldatu beharreko produktuetan.

5. Garraio-enpresak eskabidea ezin eramango balu (bere arazoren bat dela medio) hartzailearenera, gure enpresa arduratuko da berriz bidaltzeko gastuez lehenengo aldian. Garraio-enpresak ondo lan eginez gero, Athletic Club ez da berriz bidaltzeaz arduratuko.

6. Itzulketa edo aldaketa guk bidaltzean egindako akatsen baten ondorio bada, Athletic Clubek courier-zerbitzua bidaliko du paketea jasotzera leku jakin batera (leku hori paketea hartu zen herri berean egongo da, eta bezeroak adieraziko digu 2. puntuan aipatzen den mezuan). Athletic Club arduratuko da itzulketari eta ondorengo bidalketa zuzenari (aldaketa bada) dagozkien gastuez.

Paketea atzera datorkigunean, produktuaren egoera ona egiaztatuko dugu, eta gure akatsa izan dela ziurtatutakoan, produktu zuzena bidaliko dugu (aldaketa egin behar bada) edo dirua itzuliko dugu (itzulketa bada) 15 eguneko epean, gure biltegian hartzen denetik hasita. Dirua itzuli behar bada, kontuan sartuko zaio bezeroari, transferentzia bidez.

7. Bidalketa gure aldetik ondo egin badugu eta itzulketa edo aldaketa bezeroaren arrazoi pertsonalengatik egiten bada, aldaketa eta itzulketa ez dira berdin tratatuko. Itzulketan, bezeroak arduratu beharko du bidalketa-gastuez, bai lehen bidalketako gastuez, bai itzulketako gastuez. Aldaketa edo itzulketa egiteko, bezeroak produktua helaraziko digu puntu honen amaieran adierazten den helbidera. Paketea jasotzen dugunean, produktuaren egoera ona egiaztatuko dugu, eta produktu zuzena bidaliko dugu (aldaketa egin behar bada) edo dirua itzuliko dugu (itzulketa bada) 7 lan eguneko epean, gure biltegian hartzen denetik hasita. Dirua itzuli behar bada, kontuan sartuko zaio bezeroari, transferentzia bidez.

Produktua helbide honetara bidali behar zaigu:

PARQUE EMPRESARIAL INBISA
Att: Itziar Bringas
C/ Astintze, Edificio C1
Pabellones 12 a 15
48160 - Derio

Paketean eskabide zenbakia jarri beharko da. Era berean, itzulketaren edo aldaketaren arrazoia adieraziko da.

Produktu eta modelo beraren neurri-aldaketa hutsa egin nahi bada, bezeroa arduratuko da produktua Athletic Cluben Biltegira bidaltzeaz, baina geroko lehen aldaketa dohainik izango du, bidalketa-gastuak ez badira 10,00 € baino gehiagokoak. Gastuak gehiagokoak balira, bezeroak ordaindu beharko du lehen aldaketa hori ere. Eskabide baten bigarren aldaketez eta ondorengoez bezeroa arduratuko da.

Beste deskontuak ez dira pilatuko.

Promozio produktuetan ez da dirua itzuliko.

BIDALKETAK - TARIFAK

Euskadi: 7 €
Estatuko gainerakoa: 10 €
Illes Balears: 12,50 €
Kanariar Uharteak: 63 €
Andorra 40 €
Ceuta eta Melilla 37 €
Portugal 14 €
Errenboltsoa 3% - gutxienez 3,50 Euro

150 euro baino gehiagoko erosketetan ez dira bidalketa gastuak ordainduko. (Bakarrik Penintsula eta Balear Uharteetara egindako bidalketetan)

NAZIOARTEKO ZONALDEAK 2013

A ZONALDEA: Alemania, Belgika, Vatikano, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Monako, Erresuma Batua, San Marino.Austria, Danimarka, Finlandia, Grezia, Guernesey, Holanda, Irlanda, Jersey, Liechtenstein, Suitza.

PORTEAK: 50,00 €

B ZONALDEA: Azoreak, Txipre, Groenlandia, Hungaria, Islandia, Faroe uharteak, Madeira, Malta, Maroko, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Suedia.: Afganistan, Albania, Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Bosnia & Hertzegovina, Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Georgia, Kazajstan, Kirguizistan, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Errumania, Errusia, Serbia,Turkia, Turkmenistán, Ukrainia, Uzbekistan.

PORTEAK: 90,00 €

C ZONALDEA: Kanada, Estatu Batuak, Puerto Rico.

PORTEAK: 60,00 €

D ZONALDEA: Anguilla, Antigua & Barbuda, Antilla Holandarrak, Argentina, Araba, Bahamak, Barbados, Belize, Bermudak, Bolivia, Bonaire, Brasil, Chile, Kolonbia, Costa Rica, Dominika, Ekuador, El Salvador, Granada, Guadalupe (Antilla F.) Guatemala, Haiti, Honduras, Kaiman uharteak, Turks eta Caicas uharteaj, Islas Vírgenes (UK), Islas Virgenes (US), Jamaika, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Errep. Dominikarra, San Vicente eta Granadinos, Santa Luzia, Trinidad eta Tobago, Uruguay, Venezuela.

PORTEAK: 79,00 €

E ZONALDEA: Asia eta Ozeania

PORTEAK: 82,00 €

F ZONALDEA: Afrika

PORTEAK: 112,00 €

ADUANAK ETA ZERGAK

Ceuta, Melilla, Kanariar uharteak eta Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeek dituzten aduana-gastuen kontrolik ez du Athletic Clubek, eta ez du inolako erantzukizunik. Gastu horiek beti ordaindu beharko ditu hartzaileak edo erosleak. Erosi aurretik aduana-bulegoan galdetzea gomendatzen dizuegu, informazio zehatzagoa izan dezazuen.

Aipatutako lekuetara bidalitako produkturen bat erratuta edo akastun izango balitz, Clubaren eskubidea da gertakari honi ebazpena ematea artikulu honen ordainketaren bidez, hortaz ez legoke birbidaltzera behartuta.

Irailaren 1az geroztik jaso edota tramitatuko diren eskariak %21ko BEZarekin kobratuko dira, osatzen duten produktuen salneurriei aplikatuko zaiena. Data horren ondoren jasoko diren eskariak, nahiz eta lehenago egin diren, era berean kobratuko dira.

NAZIOARTEKO ESKAERAK

1,5 kiloak gainditzen dituzten bidalketetan e-mailez jakinaraziko zaio erosleari garraio prezioaren aldaketa.

Petrolioaren prezioen gorabeheren arabera garraio prezioak aldaketak jasan daitezke. Honako kasu hauetan e-mailez jakinaraziko diogu erosleari.

Okerrak eta itzulpenak sahiestearren datu guztiak ondo betetzea garrantzitsua da. Garraio enpresak sinadura eskatzen du.artikuluak helbidean eskuz ematen bait dira. Hau dela eta garrantzitsua da norbait egotea emandako helbidean produktuak jaso ditzan.

Nazioarteko bidalketan ez da aldaketarik ez itzulpenik onartuko. Athletic Clubek akasdun produktua bidaliko balu, produktu batzuen bidalketan, gertatutakoa soilik akasdun produktua ordaintzen konponduko da. Produktu bakarreko bidalketen kasuetan aldaketa gauzatu ahal izateko, bezeroak produktua bidali beharko du posta ziurtatuaren bitartez eta Klubek ziurtatuaren kostea ordainduko du.

BERMEAK

Athletic Club dendan erositako produktu guztiek dute bermea akatsen aurrean. Salgai akastuna jasotzen baduzu, beti onartuko da itzultzea, Itzulketak eta aldaketak egiteko politika izeneko atalean aipatzen den prozedurari jarraituz, beti ere epe barruan jakinarazten bada.

PRODUKTUA BILATU
 
 
ON-LINE ZALEA
Salmenta telefonoz
Gure produktu guztiak 902 540 900 zenbakian ere eros ditzakezu
Non gaude?
Gure denda ofizialak non dauden jakin gura duzu?
gehiago
%70 arte
negua
Aurreko bildumak beherapen handiekin
gehiago
Baldintzak eta bidalketa
150 euro baino gehiagoko erosketetan bidalketa gasturik ez.
gehiago
Deskontuak
Kutxabank 2012-13

gure babesleak:

Petronor BBK Bizkaiko Foru Aldundia Umbro Canal + IMQ San Miguel

Hosting Ofiziala:

Hostalia - Leiho berri bat irekiko da

KONTAKTUAPUBLICIDADERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAKCOPYRIGHTDATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

© 2000-13 Athletic Club -



Paypal
Guggenheim Bilbao  Bai euskarari